Ohiko galderak
Sarrerak
Egoerak hala eskatzen badu, Jazzaldiak emanaldiak bertan behera utzi ahal izango ditu, baita datak, ordutegiak, programak eta interpreteen zerrenda aldatu ere.
Bertan behera uzteak:
Jazzaldiak ekitaldi bat bertan behera uzten badu eta sarrera(k) badituzu:
- Erosteko erabilitako bide beretik itzuliko da sarreren zenbatekoa.
- Internet bidez erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da.
- Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan erositako sarreren kasuan, zenbatekoaren itzulketa leihatilan bertan eskatu beharko da.
Jazzaldiak ekitaldi bat bertan behera uzten badu eta abonamendua(k) badituzu:
Abonamendu batean sartzen den kontzerturen bat bertan behera uzten bada, kontzertu horri dagokion zati proportzionala itzuliko da, abonamendua erosi zen salmenta-gunean edo -sisteman.
Aldaketak:
Jazzaldiak ordutegiak, programak edo taldeak/artistak aldatzen baditu eta sarrera bat edo gehiago badituzu:
- Sarreraren zenbatekoaren itzulketa nahi duen pertsonak eskatu egin beharko du.
- Itzulketa eskatzeko epea kasu bakoitzean jakinaraziko da, DKren ohiko kanalen bidez.
- Epe horretatik kanpo jasotako eskaerei ez zaie erantzungo.
- Internet bidez egindako erosketen kasuan, helbide elektroniko honetan eskatu beharko da itzulketa:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. . - Leihatilan egindako erosketen kasuan, leihatilan bertan eskatu beharko da itzulketa.
Jazzaldiak ordutegiak, programak edo taldeak/artistak aldatzen baditu eta abonamendu bat edo gehiago badituzu:
- Kontzertu batean edo batzuetan programa aldatzeak ez du eskubiderik ematen abonamenduaren zenbateko osoaren edo zati baten itzulketa jasotzeko.
Beste ezein kasutan ez da sarreren zenbatekoa itzuliko.
Ekitaldiren batean kontrakorik adierazi ezean, ikuskizun bakoitzeko 8 sarrera eros daitezke gehienez, bai Internet bidez, bai leihatilan.
Donostia Kulturako bazkide ez direnak:
Ikuskizuna eta besaulkia(k) aukeratu ondoren, identifikazio-datuak eskatuko zaizkie: helbide elektronikoa eta pasahitza erregistratuta dauden erabiltzaileentzat, eta beste datu batzuk lehen aldiz alta emateko. Datu horiek sartu ondoren, sarrerak erosteko baldintzak eta pribatutasun-politika onartu beharko dituzu, ondoren, kreditu-txartel baliodun batekin erosketa-prozesuarekin jarraitzeko, eta sarrerak eremu pribatuan jasotzeko.
Donostia Kulturako bazkide direnak:
Bideo honetan ikus dezakezu nola egiten den online erosketa bazkide bazara, % 10eko deskontuarekin.
Erosketa egin ondoren, konfirmazio e-mail bat jasoko duzu, erosketa-prozesua zuzena izan dela jakinarazteko.
E-mail horretan bertan jasoko duzu sarrerak deskargatzeko esteka. Honako testu honetan, “une honetatik aurrera orri honetatik deskargatu edo inprimatu ditzakezu zure sarrerak”, egin klik estekan (urdinez eta azpimarratuta dauden bi hitzen gainean). Horrela, sarbide zuzena izango duzu sarreretara eta haiek PDF formatuan edo formatu mugikorrean deskargatu.
Edozein formatu digitaletan edo paperean (pdf, QR...) aurkez dezakezu sarrera emanaldietarako.
Sarrerak formatu inprimagarrian (PDF dokumentua) edo mugikorrean (QR kodea edo Wallet) aurkeztu ahal izango dituzu. Nolanahi ere, erabiltzaileak aukeratzen du aukera horietako edozein erosketa-prozesuan, eta edozein unetan sar daiteke bere eremu pertsonalera sarrerak deskargatzeko.
Dena den, sarrera erakutsi egin beharko da erabiltzaileak kontzertura sartzeko eta/edo bertan parte hartzeko aukera izan dezan.
Sarrerak bidaltzearekin eta/edo jasotzearekin edozein arazo izanez gero, haiek inprimatzeko Donostia Kulturak prestatutako leihatiletara hurbildu ahal izango da erabiltzailea. Helbide elektroniko honetan ere jar zaitezke harremanetan:
Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletara joan zaitezke, eta lagunduko dizute. Gainera, helbide elektroniko honetan eska dezakezu laguntza:
Ordainpeko esparruetan, haurrei zuzenduta ez dauden eta Txikijazz ziklokoak ez diren ekitaldietan, ez dago baimenduta 3 urtetik beherako haurrekin sartzea, eta ez da gomendatzen 7 urtetik beherakoak sartzea. 12 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute, eta ezin izango dira bakarrik utzi emanaldian zehar. 3 urtetik gorakoentzat sarrera erosi beharko da, eta zuzendaritzak aretotik irtetea eskatzeko eskubidea izango du, baldin eta haurrak gainerako publikoari eragozpenen bat eragiten diola irizten bada.
Haurrei zuzendutako ekitaldietarako (Txikijazz), doakoak ez direnetarako, kasuz kasu ikusi behar da zein diren haurren sarbiderako jarraibideak.
Bai, gure webgunearen bidez, aukera dago agortzen den kontzertu bakoitzerako itxarote-zerrenda batean izena emateko. Itxarote-zerrenda horretan izena eman izanak ez du sarrera bat bermatzen, baina, aukera ematen du, gerora sarrerak eskuragarri egonez gero, informazioa jasotzeko eskuragarri dauden sarrerak erosi ahal izateko.
Ez, kontzerturako sarrerarekin utziko da museora sartzen.
Informazioa jasotzeko modurik onena gure web orria, gure sare sozialak eta gure newsletterra jarraitzea da.
Jazzaldiko sarrerak erosteko ezinbestekoa da sarrerak erosteko baldintzak onartzea. Sarrerak erosteko baldintzak ikusi.
Aholku praktikoak eta arauak
Puntualtasuna eskatzen da: behin emanaldia hasita, esparruaren arduradunak baimenduta daude berandu iritsitakoei sartzen ez uzteko, edo haiek sarreretan adierazitakoa ez den beste leku batean kokatzeko.
Ezin da erre. Donostiako Jazzaldia kerik gabeko gunea izango da esparru guztietan, baita kanpoaldekoetan ere.
Jazzaldiak akreditatutako pertsonek bakarrik egin ahal izango dituzte argazkiak eta bideoak kontzertuetan.
Bai, gure esparru guztietan, aire zabalekoetan eta estalietan, daude komunak.
Trinitate Plazako, Kursaal Auditorioko, Victoria Eugenia Antzokiko eta San Telmo Museoko kontzertuetan, sarrerak zenbakidunak dira eta bakoitzari eserleku bat esleitzen zaio.
Gainerako agertokietan, eserlekuak (baldin badaude) ez daude bermatuta.
Euriagatik ez da kontzerturik bertan behera utziko, salbu eta antolakuntzak irizten badu euriak edo beste edozein fenomeno meteorologikok arrisku-egoera eragin dezakeela publikoarentzat, artistentzat eta langileentzat.
Trinitate plazan euria egiten badu, euritako pontxoak jarriko dira bertaratzen diren pertsonentzat eskuragarri.
Bai, Kursaal Auditorioko kontzertuak beti daude pentsatuta behar besteko denboraz amaitzeko, ondoren Trinitate plazaraino oinez joateko.
Ez duzu irten beharrik kontzertu bakoitzaren ondoren. Trinitate plazan egunero bi kontzertu egiten dira, bata bestearen atzetik, sarrera berarekin. Behin esparruaren barruan zaudela, ez duzu zertan irten bigarren kontzertua ikusteko.
Keler Guneko alboetako gradak Keler markak kudeatzen ditu.
Ez, doako kontzertu guztietarako, Zurriolako hondartzako Keler Gunea barne, sarrera librea da. Hau da, ez da sarrerarik edo gonbidapenik behar.
Jazzaldiaren egunetan hainbat salmenta-gune jartzen dira. Urteko gainerakoan, honako helbide honetan jar zaitezke harremanetan:
Irisgarritasuna
Bai, gure esparru guztiek, ordainpekoek eta doakoek, gune espezifikoak dituzte mugikortasun urriko pertsonentzat. Gune horietarako sarrerak erosi edo erreserbatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan:
Ordainpeko esparruetan laguntza-txakurrak bakarrik onartzen dira (gidariak, seinale-txakurrak, alerta medikokoak, autismoa duten pertsonenak, mugikortasun urriko pertsonei zerbitzua ematen dietenak, etab.), Desgaitasuna duten Pertsonei Laguntzeko Txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 Legearen arabera.
Txakurrekin bertaratzeko xehetasunak kontsultatzeko sakatu hemen.
Jazzaldiko agertoki guztiak, hemen: agertokiak.
Jazzaldiko agertoki gehienak Zurriolako hondartzatik Nautikora doan eremuan daude, guztiak distantzia laburretan eta oinez erraz iristeko moduan.
Eszenatoki batzuk urrunago daude: Chillida Leku, Kutxa Kultur, Kutxa Fundazioa Kluba, Irun...
Autobusean: BU05 autobusa. Autobusak ordu erdiro hirigunetik. 'Chillida Leku' izeneko geralekua museoaren ate ondoan dago. Informazio gehiago eta ordutegiak: Lurraldebus BU05.
Taxian: Hiriko edozein taxi-geltokitan taxi bat hartuta edo telefono hauetara deituta: Taxi Vallina +34 943 40 40 40 Taxi Donostia +34 943 46 46 46.
Autoan: Autoa Galarretako aparkalekuan utzi behar da, eta doako autobus bat egongo da Galarretatik Chillida Lekura eramango gaituena. Autobusak Galarretako aparkalekura eramango gaitu berriro, kontzertua amaitu eta ordubetera arte.