Martxan da 2025eko Jazzaldian ariko diren tokiko 10 taldeak hautatzeko prozesua, eta taldeek 2024ko azaroaren 24aren 14:00ak arte izango dute izena emateko aukera.

Donostiako Jazzaldia. Kursaaleko terrazak (Argazkia: Lolo Vasco).

59 Jazzaldia-Kursaaleko terrazak-Iñar Sastre (Argazkia: Lolo Vasco).

Hautaketa prozesua

60. Jazzaldiak, 2025an, tokiko 10 Jazz talde sartuko ditu programazioan, eta horiek aukeratzeko hautatze prozesu bat jarri du martxan. Hautaketa prozesuan parte hartzeko, taldeek azaroaren 29a baino lehen izena ematen beharko dute, eta izen-emate inprimakian eskatzen den material guztia aurkeztu beharko dute. Halaber, oinarrietan ageri diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Izena eman

Oinarriak ikusi

Aurkeztutako proposamen guztietatik 15 talde hautatuko dira donostiako klub eta lokaletan jotzeko, oraindik zehaztu gabeko datetan (bat eguneko), 2025eko urtarriletik  apirilera bitartean. Datak eta lekuak webgune honetan bertan argitaratuko dira zehaztu bezain laster. Ikus entzuleek 15 talde horien inguruko botoa emateko aukera izango dute kontzertuak amaitutakoan, 10 talde bozkatuenak izango dira aukeratuak, 2025eko Jazzaldian jotzeko.

Euskal Jazz taldeen artean hautaketa prozesu bat aurrera eramateko ekimena 2006an jarri zen abian lehen aldiz eta harrezkero urtero egiten dugu, arrakasta handiarekin. Azken edizioan parte hartzeko 62 talde aurkeztu ziren, horietatik 15ek Donostiako zenbait areto eta klubetan jo zuten eta antolakuntzak azkenik 10 aukeratu zituen 59 Jazzaldian jotzeko. Ikus-entzule asko bildu ziren eta tokiko Jazz taldeen maila altua agerian geratu zen.

Oinarriak

1- 60. Jazzaldiak tokiko 10 jazz talde sartzeko asmoa du 2025ko uztailean garatuko den programazioan, uztailaren 22tik 27ra arte, hain zuzen.

2- Horretarako, hamar talde hautatzeko prozesua irekitzen da aurkeztu nahi duten jazz talde guztientzat. Talde horiek EAEn, Nafarroan edo Iparraldean jaio edo bizi diren musikariz osatuak egon beharko dute. Onartuko da talde bakoitzeko kideen %50 gehienera baldintza horiek betetzen ez dituztenak izatea. Honen inguruko zalantza edo erreklamazioren bat sortuko balitz, eskatutakoa frogatzen duen agiri ofizialen bat eskatuko da (NAN, errolda agiria, esandako lurraldeetako musika ikastetxeren bateko matrikula ziurtagiria, etab…).

3- 60. Jazzaldian parte hartu nahi duten taldeek gure webguneko eskaera orria bete beharko dute (www.jazzaldia.eus) 2024ko azaroaren 29aren 14:00ak baino lehen.

3.1- Estudioan edo zuzenean grabatutako musika: taldeek gutxienez hiru audio pieza igorri beharko dituzte (bideorik ez), piezen izenburua eta egilea edo egileak adieraziz. Musika modu digitalean (Dropbox, Google Drive, Wetransfer edo Spotify) edo formatu fisikoan (CD edo pendrive) bidali ahal izango da. Formatu fisikoetarako helbidea: Victoria Eugenia Antzokia, Erregina Erregeordea, 8 (5. pisua), 20003 Donostia.

4- Jasotzen diren proposamen guztien artean, 60. Jazzaldiaren antolakuntzak 15 talde hautatuko ditu, aurkeztutako musikaren kalitatea eta Jazzaldiaren programazio estilora zenbateraino egokitzen diren kontuan hartuta.

5- Hamabost talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute, oraindik izendatu gabeko datetan –bat eguneko–, 2024ko abendutik, 2025ko apirilera bitartean.

6- Taldeko kideak, hasierako eskaeran aurkeztutakoak, ezingo dira ordeztu, Jazzaldiaren antolakuntzak berariaz baimenduta ez bada.

7- Esandako lokaletan, taldeek eskura izango dituzte, emanaldiaren egunerako, pianoa eta soinu tresneria. Emanaldian erabili behar dituzten gainerako instrumentuak taldeak berak ekarri beharko ditu.

8- Hautaketa prozesu honetako parte hartzea ez da ordainduko, baina gastuak orekatzeko, 360 euroko kopurua jasoko dute taldeek.

9- Kontzertuetara doazen ikus-entzuleek bozkatu ahal izango dute emanaldia bakoitza puntuatzeko. Aurreko fase honetan parte hartuko duten 15 taldeen artean ikus-entzuleek egindako bozketetan puntuazio handiena duten 10 taldeak izango dira sailkatuak; 10 talde horiek izango dira, azkenean, 60 Jazzaldiko programazioan sartuko direnak.

10- 60. Jazzaldian joko duten 10 talde horiek, aldez aurretik faktura egin ondoren, 170 euro gordin jasoko dituzte taldekide bakoitzeko eta guztira gehienez 1.700 € talde bakoitzeko.

11- Ez hautaketa prozesuko joaldiek ez eta 60. Jazzaldian eskainiko direnek ez dute, inolaz ere, lehiaketa izaerarik izango.

12- 60. Jazzaldiaren antolakuntzak hartuko ditu erabakiak, era apelaezinean, oinarri hauen aplikazioari buruzko edozein erreklamazio edo desadostasun sortzen bada..

13- Eskaerak aurkezteak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

Izen-ematea

Zure taldea aurkeztu nahi baduzu, bete ezazu beheko inprimakia 2024ko azaroaren 29aren 14:00ak baino lehen.

Izena eman