Musikaren atea Maushaus
uzt. 25 - uzt. 27 2024
Osteguna, Larunbata
11:00-14:00
Euskara / Haurrak
Matrikulatzeko epea amaituta
Izen-ematea
Doakoa, kontzerturako sarrera erosi behar da*. Edukiera bete arteko tailerra (75-100 lagun). Iritsiera ordena errespetatuz museoko sarreran zenbakiak banatuko dira egunean bertan.
Santiago de Compostelako parke batean dagoen Eduardo Chillidaren "Musikaren atea" obra du ardatz tailer honek.
Hortik abiatuta, zenbakiak ordena unibertsalaren ate edo printzipio diren berdintasuna, simetria eta, azken batean, Chillidaren obran beti ageri den proportzioaren estetika ezartzeko tailerra proposatzen du Maushausek. Horrela, musika eta eskultura batzen dira Chillidaren jaiotzaren 100. urteurren honetan.
Materialak: Kartoizko hodi handiak, kartoizko xaflak, lastotxoak, gutun-azalak, maketa-pertsonak eskalan, bridak, pintura, arrabolak, adarrak eta itsasgarria.
Egitaraua
1. zatia (11:00 – 11:45)
Lorategian dagoen zuhaitz handiaren inguruan solasaldi labur bat egin ondoren, musika-eskultura txikiak egingo ditugu maketetan.
2. zatia (11:45 – 12:30)
Aurreko jardueran ikasitakoarekin, eskultura handiak eraikiko ditugu, hala nola Chillida Lekuren lorategiko paisaiak eskaintzen dizkigun ateak edo atalaseak.
3. zatia (12:30-13:30)
Une horretatik aurrera, parte hartzen duten familia guztiek eraikitako egitura Chillida Lekuren eskulturen parkean sartuko da, bisitari guztien gozamenerako.
12. Txikijazzaren programaren baitan burututako tailerra.
*Prezioak
-Helduak: 14 € (helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Doako sarrerak kontzertuaren egunean bertan jaso daitezke, Chillida Lekuko leihatilan.
-13 eta 17 urte bitartekoak: 7 €
-0 eta 12 urte bitarteko haurrak: doakoa. Helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez. Doako sarrerak kontzertuaren egunean bertan jaso daitezke, Chillida Lekuko leihatilan.