2023
Familiei zuzendutako jaialdiaren 11. edizioa uztailaren 21etik 25era bitartean egin zen, eta hiru agertoki izan zituen: Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera 4. solairua), Chillida Leku eta Garbera.
8 kontzertu, magia ikuskizun bat eta adin tarte desberdinei zuzendutako tailer ugari programatu ziren, sormena elikatzeko eta familian musikaz gozatzeko helburuarekin. Kontzertu guztiak doakoak izan ziren, Chillida Lekun programatutakoak izan ezik.
Balantzea
Uztailaren 21ean, ostirala, magiaren xarmak merkataritza gunea inbaditu zuen Iago Mago talentudunaren ikuskizunarekin. Hori baino lehen, txikienak artearen munduan murgildu ziren La Niña Bonita Sormen Gunean aupegiak margotzeko tailer zirraragarri batekin.
Uztailaren 22an, larunbata, musika nagusitu zen Les Cuisinieres taldearen zuzeneko kontzertuarekin. Halaber, Chillida Lekuren ingurune xarmagarria nota eta erritmoz bete zen Sara Dowlingen kontzertuarekin. Dowlingen ahots eta talentu musikalak eraman gintuen, artea eta musika uztartzen zituen esperientzia paregabera, giro benetan magiko batean. Haurrentzat, sormena collage tailer batean loratu zen La Niña Bonita Sormen Gunean.
Uztailaren 23an, igandea, musikak giroa betetzen jarraitu zuen Michelle Hendricks & Ronald Baker Project bikote talentudunarekin Garberan eta Chillida Lekun, berriz, Five Starsek kontzertu bat eskaini zuen, bertaratutako guztien gozagarri. Gainera, txikienentzat hainbat tailer antolatu ziren: Maus Haus-en “3 is the magic number”, aurpegiak margotu, ur-makilak eta orkatilak egiteko aukera eskeiniz.
Uztailaren 24an, astelehena, jazzak hartu zuen, Five Stars taldearekin, Kutxa Fundazioa eta Eri Yamamoto Trioren kontzertua Garberan. Haurrentzat, jazzaren mundua esploratzeko aukera musika tresnen tailer batekin eta La Niña Bonita Sormen Gunean postal piano tailer dibertigarri batekin iritsi zen.
Azkenik, uztailaren 25ean, asteartea, Kutxa Fundazioan Les Cuisinieres taldearen eta Garberan Amaika Ruderen kontzertuarekin amaitu zen astea.
Garberaren eta Kutxa Fundazioen edukiera erabat bete zen egun guztietan, eta Chillida Lekun 1.500 pertsona baino gehiago izan ziren. Tailerrak ere topera egon ziren, Jazz kontzertu bat entzuten zuten bitartean sortzeko gogo handia zuten umez beteta. Beraz, belaunaldi berrietan musika zaletasuna sakontzen joateko helburua, beteta!
Laburbilduz, magiaz, musikaz eta sormenez beteriko astea izan zen, familia osoarentzat oroitzapenak utzi zituena.
Datu batzuk
- 3 agertoki, Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera 4. solairua), Chillida Leku eta Garbera.
- 8 kontzertu, magia eta tailer ugari.
- Chillida Lekun 1.500 pertsona baino gehiago izan ziren.
Klik bakarrean
Kartela

11. Txikijazz 2023 kartela.