2026 uztailak 26 • 12:30

Fnac Gunea

Oharrak

Kontzertu hau kerik eta alkoholik gabeko espazio batean egingo da, haurrei zuzendutako Txikijazz jaialdiaren baitan. Haurrek dute lehentasuna. 

Inés Goñi (ahotsa), Aitor Zorriketa (gitarra), Ander Alonso (bateria), Mikel Nuñez (pianoa eta hammonda), Jon Ander Amigo (baxua).

Mississippi Queen & The Wet Dogs, proposamen zabal eta moldakor batekin, 2015ean sortutako funky, rock eta soul banda bat da. Zuzeneko saioetan euren konposizioak eta soul, funk, blues eta gospel soinuetako artisten bertsioak uztartzen dituzte.

2019ko urtarrilean argitaratu zuten lehen albuma, Try Me, zirkuitu nazionalean bidea urratzeko asmoarekin. Ordutik, besteak beste BBK Music Legends Festival, La Grapa Black Music Festival eta Bilbo, Cerdanyola, Sanbar, Reus eta Burlatako festibalak izan dituzte eszenatoki.

2024ko azaroaren 15ean argitaratu zuten bigarren lana, Phoenix, zortzi kantu originalez osatutako LPa, taldeak bere nortasun musikala esploratzen eta garatzen jarraitzeko. Ruta 66 aldizkariak 2024ko 15 album nazional onenen artean aukeratu zuen diskoa. 2026ko martxoan single berri bat argitaratu zuten: Amy Winehouseren Rehab-ren bertsio bat, haren Back to Black diskoaren 20. urteurrena zela-eta.

Groovez betetako proposamen bizi eta dotore batekin, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldearen zuzeneko saioak dantza egiteko, abesteko eta soul moldakor, zirraragarri eta guztiz hunkigarrian murgiltzeko gonbidapena dira.