Arima Soul
2026 uztailak 24 • 22:15
Lidia Insausti (ahotsa), Mikel “Makala” Unzurrunzaga (baxua eta sekuentziak), Martin Asarian (gitarra), Celes Albizu (bateria), Alex Haro (saxofoia)
“Arima” hitza “soul” da ingelesez eta, hain zuzen ere, horixe egiten dute: soul, funk, R&B, 60ko eta 70eko hamarkadetako Jazz-groove eta discoa, baina estilo horien korronterik garaikideenean, hau da, Neo Soulen begirada jarrita. Arima Soul 2020an sortu zuten, Zarautzen, Makala dj eta baxuak eta Lidia Insausti ahots boteretsuak.
Talde honen errepertorioan euskaraz abestutako konposizio propioak daude batez ere, baina baita Marie “Queenie” Lyons, Gil Scott-Heron, Etta James... artisten bertsioak ere.
Lidia gaztearen berealdiko talentu bokala eta Mikel Makalak musikan bildua duen ezagutza uztartuta, Arima Soulek, bere lehen bost urteetan, EP bat, hainbat single eta estudioko album bat, Arima Soul – 1 (2022), kaleratu ditu. 2025eko udaberrian, Arima Soulek Gaua (2025) izeneko estudioko bigarren albuma argitaratu du.
Orain arte, hainbat kontzertu eman dituzte euskal geografian eta Espainiako hainbat hiritan, eta musikari eta talde nabarmenekin kolaboratu dute, tartean Paul San Martín, Jokin Vitoria, Gorka Gaztanbide, Hilario Rodeiro, Gonzalo Encinal, Andrés Navascues, Antxon Sarasua, Martin Asarian, Lide Hernando “Bele”, The Cherry Boppers, Marc Beinages, Paco Manzanares “Mantecao”, Lalo López...