1967
Profesionalen emanaldirako bi instrumentista handi ekarri ziren, esperientzia handikoak biak: Hal Singer saxofoijolea eta Bill Coleman tronpetajolea. Trinitate Enparantza entzulez beteta zegoen, horrek erakusten zuen Jazzaldia hasita zegoela hirian barneratzen.
Balantzea
Amateurren lehiaketak lau herrialdetatik etorritako lauzpabost talde bildu zituen eta antolatzaileek musika kalera ateratzea erabaki zuten. Lunds Jazzkapell-eko suediarrek furgoneta baten atoitik jo zuten euren jazz tradizionala, zalaparta handia sortaraziz, kronikek jasotzen zutenez: “Etorbidea erabat aztoratu zen musikariak pasatu ahala. Neska gazteak mila iruzkin eginez ateratzen ziren kafetegietatik”.
Julia de Cristobal, La Voz de Guipúzcoa-ko esatariak egin zuen musikarien aurkezpena. Aurkezpen-lan hauetan irrati eta telebistako profesional asko ibiliko ziren urteetan zehar, hala nola Pepe Palau, Esther Remiro, Ismael González Pellicer, Marisol González, Rafa Beloki, Txaro Arteaga, Ramón Trecet eta Argi Dorronsoro.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi