1969
Balantzea
Talde amateurren lehiaketan partaidetza-marka guztiak hautsi ziren: 28 alajaina, bederatzi herrialdetakoak. Hainbeste talde desberdinen aurrean aldaketa batzuk sartu ziren araudian. 20.000 pezetako lehen sari bakar baten ordez, 15.000 pezetako bi ezarri ziren, bat klasikoan eta bestea modernoan. Be-bopa eta ondorengo joerak hartzen ziren “modernotzat”.
Gainerako sariek berdin jarraitzen zuten: 10.000 pezetako bigarren saria, 5.000 pezetako arrakasta-saria, entzuleek bozkatua, eta bakarlari onenarena.
Prentsak Trinitate Enparantzako giro alaia azpimarratzen zuen: “Gazte asko botila-ardoa eta urdaiazpiko-otartekoarekin”. Ordaindu nahi ez zutenek Urgull mendiaren hegietatik entzuten zituzten kontzertuak.
Profesionalen emanaldietan bluesa izan zen nagusi, John Lee Hooker, estilo honetako erraldoietako bat, eta Eddie Taylor Blues Band-arekin. Jazz klasikoena, Milt Buckner buru zuen boskote batek eskaini zuen, Buddy Tate saxofoijole handia eta Jo Jones bateria ere barne zirela, azkeneko hau Donostiako jazzaldietan ohizko bihurtuko zelarik.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi