1970
Balantzea
Artista ospetsuena Buddy Tate izan zen, eta aurreko urteko arrakasta errepikatu zuen.
Donostiako Jazzaldiak Europako talde amateurren artean sortzen zuen interesa goraka zihoan. Atzerriko musikariak gehien harritzen zituena hiria bera eta antolakuntzak eskaintzen zien arreta ziren.
Arduradunek gorriak ikusten zituzten askotan hainbeste gonbidaturi kasu egin eta sortzen ziren ustekabeak konpontzeko. Donostiako Zubieta auzoan jotzera joan ordez, Nafarroako izen bereko herrira joan zen banda hura bezala, edota mendian zebilela sugegorriak helduta ospitalera eraman behar izan zuten musikari poloniar hura.
Pozak txoratzen etortzen ziren denak Donostiara. Salbuespena, gonbitea errefusatu zuen talde finlandiar bat izan zen, herrialde faxista batera ez zuela etorri nahi esan baitzuen. Halaxe zen, izan ere. Jazzaldiaren hasierako urteak Frankoren pean pasa baitziren. Horrek sobera zailtzen zizkien gauzak antolatzaileei, baimen asko eskatu behar baitzen (kontuan izan, bertsolari-lehiaketak baimenduko baziren, burokratek aurrez jakin nahi izaten zutela zer abestu behar zuten).
Espainiako telebistak Jazzaldiaren zati bat eman zuen lehendabizikoz. Ordutik hona, Jazzaldiaren ekitaldi gehienen berri eman du TVEk. Euskal Telebistak ere (ETB), 80en hasieran sortu ondoren, grabatu ditu zenbait kontzertu.
Jazzarekin zerikusia zuten filmeak eman ziren hiriko kultur areto batean, eta jende asko joan zen ikustera. Beraz, hurrengo ekitaldietan ere jarraitu zuten filmeak ematen.
Bitxikeria gisa, hauek ziren sarreren prezioak: 50 pezeta amateurren emanaldietarako eta 75 edo 125 (eserlekuaren arabera) profesionalen saioetarako.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi