1974
IX. Jazzaldia bi arrazoigatik izan zen berezia: Charles Mingus-en emanaldiagatik, ordura arteko jazz tradizionalaren nagusitzarekin eteten zelako, eta Trinitate Enparantza baino esparru handiago batera lekualdatzeko lehen entsegua egin zelako.
Balantzea
Mingus-ek sortutako ikusmina zela eta, haren kontzertua Anoetako Polikiroldegian ematea erabaki zen, Trinitate Enparantzak halako biko edukiera baitzuen. Dena bete zen, eta antolatzaileak pentsatzen hasi ziren agian etorkizunean Belodromora jo beharko zela, hamalau mila pertsonatik gorako edukierarekin. Artean ameskeria hutsa irudituko zitzaion zenbaiti jazza entzutera joandako jendeak Belodromoa mukuru betetzea, baina urte asko pasa baino lehen bihurtuko zen egia.
Mingus-ek errezitaldi paregabea eman zuen, nahiz eta bere kontrabaxuarekin jotzerik izan ez; Jimmy Learyk utzi zionarekin jo behar izan zuen.
Donostiako Jazzaldiak kontuan hartzeko moduko neurriak harrapatu zituen ekitaldi honetan. Sei egunetaraino luzatu zen eta profesionalen sei emanaldi izan zituen, hemezortzi talde amateur, lau jam-saio Polikiroldegian eta jazzarekin zerikusia zuten filmeak ere eman ziren.
Aldi honetan ez zen amateur-lehiaketarik izan; jokatu izan balitz ez zuten erraz erabaki ahal izango epaimahaikoek, oso kalitate altua erakutsi baitzuten. Batzuk “supertaldeak” ziren, aurreko lehiaketetan nabarmendutako instrumentistez osatuak.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi