1976
Balantzea
Herbie Hancock eta Lionel Hamptonen emanaldiak Polikiroldegian programatu ziren, entzule-kopuruen aurrikuspenek hala aholkatuta.
Polikiroldegiak sonorizazio-arazoak zituen eta lau mila pertsonako edukiera berriz, kontzertu batzuetarako handiegia eta beste batzuetarako txikiegia gertatzen zen. Horregatik, hiru ekitalditan bakarrik izan zen Jazzaldiaren egoitza, Belodromora lekualdatu arte, baina Jazzaldiaren historiako errezital onenetako batzuk bildu zituen: Sonny Rollins, Herbie Hancock, Lionel Hampton, Cab Calloway eta Mingus-en biak.
Blues-eko handietako bat ere izan zen XI. Jazzaldian: John Lee Hooker, eta betiko jazzaren ahogozo gustagarria Sy Oliver-en orkestrak eta Cootie Williams eta Bootie Wood-ek zuzendutako bandak eskaini zuten.
Jo Jones-ek Donostian jo zuen azkeneko aldia izan zen, eta ustekabean gainera, ez baitzegoen programatua. Nice All Stars-ekin batera jo zuen. Jazzaldiaren jarraitzaileen artean oso ezaguna zen Jones. Antolatzaileek, bateriajole beteranoa oso katuzalea zela jakinik, bat oparitu zioten. Musikariak “Sansebastian” jarri zion izena.
Klik bakarrean
Kartela
11. Jazzaldia 1976 kartela.