1978
Balantzea
Arrazoi zuten superstiziosoek: 13. ekitaldiak suerte txarra ekarri zion Jazzaldiari. Oro har, ona izan zen, baina hobea izan zitekeen antolakuntzarekin zerikusirik ez zuten gertakari batzuk izan ez balira.
Giro politikoa oso nahastuta zegoen egun haietan eta sarri izaten ziren indarkeriazko manifestazioak. Atzerrian eman zen Euskal Herriaren irudiarekin desanimatuta, McCoy Tyner eta Bill Evans ez ziren etorri kontratatuak egon arren. McCoyrenak hiru urte beranduago izan zuen konponbidea, baina Jazzaldiko jarraitzaileek ez zuten izan Evans gehiago ikusteko aukerarik.
Hori gutxi balitz, arazoak izan zituzten “jazza bai, negozioa ez!” oihukatuz doan sartzen saiatu ziren pertsona batzuekin eta, Shivananda talde suitzarra jotzen ari zela, neska bat oholtzara igo eta larrugorrian jarri zen. Musikariak hura ikustean jaitsi egin ziren oholtzatik eta neska handik kenarazteko eskatu zuten eszenatokira igo aurretik.
Horrek guztiak ordea, ez zuen lortu giroa hondatzerik eta oroimenean jasoak geratu dira Sonny Rollins eta Lee Konitz-en kontzertu bikainak. Gainera, hiri osora hedatu zen jazza: Trinitate Enparantza eta Polikiroldegiko emanaldiez gain, jam-saioak eman ziren Pasealeku Berrian eta, Boulevardeko kioskoa arratsaldeko kontzertuetarako erabili zen. Urte horretan ere eman ziren jazzarekin zerikusia zuten filmeak, horietako zenbait Henryk Slaboszowski-ren pianoaz lagunduak.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi