1983
Balantzea
Jazz garaikidearen erakusgarri bikaina izan zen ekitaldi hau: Chick Corea, Roy Haynes eta Miroslav Vitous-ekin hirukotea osatuz; Jan Garbarek; Archie Shepp; eta Freddie Hubbard, Lew Tabackin, Charlie Haden, Joanne Brackeen eta Ben Riley-k osatutako boskotea. Eta horiek gutxi balira, V.S.O.P. II. etorri zen, non hasierako V.S.O.P.ko erritmo-hirukoteari (Carter, Williams, Hancock) Marsalis anaiak gehitu baitzitzaizkion.
Freddie Hubbard-en etorrera oso gora-beheratsua izan zen, hegazkina galdu baitzuen Genevan emanaldia baino ordu batzuk lehenago. Bordelera hegazkinez etorrarazi eta han Miarritzerako abioneta bat jarri zioten, handik autoz ekartzeko Donostiaraino. Bozgorailuetatik haren izena iragartzera zihoazela sartu zen Belodromoan.
Archie Shepp-ek ere buruhausteren bat edo beste sortarazi zien antolatzaileei, oholtzara igo aurretik paella jateko seta hartu baitzuen, eta libera frantsesetan kobratzekoa.
Batzorde Antolatzailea ahalegindu zen salneurriei merke eusten. Dena gora zihoan une hartan, abonuaren prezioa 1.800 pezetara jaistea lortu zuten. Jendeak ongi erantzun zuen: 12.000 lagun bildu ziren Corea, Haynes eta Vitous-i entzutera eta 8.000 V.S.O.P. II.aren kontzertura.
Amateur-lehiaketa lau partaidera mugatu eta sari berri bat ezarri zuten, jatorrizko konposaketa edo moldaketa onenaren saria. Pedro Iturralde izan zen epaimahaiburu.
Gospel-talde batek, Bethel Tabernacle Choir, doako kontzertu bat eman zuen guztiz inguru egokian, San Telmo abadian.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi