Jazza aspertzeraino izan zen. Belodromoko emanaldi nagusiez gain, jam-saioak izan ziren zenbait tabernatan, kontzertuak Boulevardeko kioskoan, bi erakusketa, bata Pedro Parragaren argazkiekin eta Carlos Avalloneren pinturekin bestea, hitzaldiak, bideo-emanaldiak eta, hurrenez-hurren, Regolik eta Miguel Angel Chastang-ek emandako bateria- eta kontrabaxu-tailerrak.

Ray Charles.
Ray Charles.

Balantzea

Izan ziren jende asko erakarri zuten musikariak: Ray Charles (ia 10.000 ikus-entzule) eta Keith Jarrett (8.000). Hala ere, nabaritzen hasia zen entzule-kopuruaren beherakada txiki bat, “jazzera joatearen” moda indarra galtzen ari zen adierazgarri. 1984an emanaldi guztietakoak batuta 30.000 entzuletik gora izan baziren, ekitaldi honetan ez zen harrapatu kopuru hori.

Klik bakarrean

Jazzaldia iruditan

Kartela

20. Jazzaldia 1985 kartela.

20. Jazzaldia 1985 kartela.