1986
Zortzi urte geroago, Trinitate Enparantzara itzuli zen berriro jazza. Lehiaketen esparru izan zen ekitaldi honetan. Nazioartekoari “amateur” izena kendu egin zitzaion, ordurako oso zaila gertatzen baitzen talde bat benetan amateurra ote zen, ala jotzeagatik kobratzen zuten jakitea.

Balantzea
Eman ziren diru-sariek ere beste garrantzi bat zuten jada: 100.000 pta. lehenengoak, 50.000 bigarrenak eta 35.000 bakarlari onenarentzat.
Miles Davis, ekitaldi honetan, aurrekoan baino zertxobait atseginagoa izan zen ikus-entzuleekin. Kontzertu bikainak izan ziren: NU; New York All Stars (Jimmy Owens, Slide Hampton, Jimmy Heath, Hilton Ruiz, Percy Heath eta Jimmy Cobb); George Benson; Michel Portal; eta McCoy Tyner John Scofield, Joe Henderson eta Woody Shawrekin.
Musikari hasiberrientzat ere Jazzaldia probetxuzkoa izan zedin, big band-en interpretazio- eta zuzendaritza-tailer bat antolatu zen, Bartzelonako Taller de Musics-eko Ze Eduardok koordinatua.
Entzule-kopuruak beheraka jarraitzen zuen. Gainera, iskanbila politikoak izan ziren hirian Jazzaldia ospatzen zen asteburuan.
Klik bakarrean
Jazzaldia iruditan
Kartela
21. Jazzaldia 1986 kartela.