1996
Eguraldi kaxkarrak ezin izan zuen entzulegoaren animoa moteldu. Euriari aurre egiteko antolatzaileek inpermeableak banatu zituzten doan Trinitate Enparantzan, Hank Jones, Joe Henderson, Terence Blanchard eta Horace Silver-ek kontzertu bikainak eskeini zituzten.

Balantzea
Laugarren egunean eguraldiak okerrera jo zuen eta David Sánchez, Celia Cruz, Oscar D’León, Trevor Watts eta Lester Bowie-ren kontzertuak Anoetako Polikiroldegian eskaini behar izan ziren.
Azken egunean eguraldi ona izan zen eta Celia Cruz-ek Trinitate Enparantzan eskaini ahal izan zuen bere kontzertua, Jazzaldiaren eskenatoki enblematikoa jendez gainezka zegoen.
Jazzaldiaren inaugurazioa, berriro ere, Udaletxean kokatutako Jazz Band Ball jendetsua izan zen. Bertan estilo nahasketa: New Orleans-eko Jazz klasikotik (The Original Pin Stripe Brass Band) copla-jazz-era (Martirio eta Chano Domínguez).
Doan eskainitako zenbait emanaldi gogoangarriak izan ziren, Abbey Lincoln, Lily White, New York-eko saxojolea, edo David “Fathead” Newman, Shirley Scott, Bobby Durham, David Murray eta David Sánchez bildu zituen jam session-a adibidez. Piano joleak Udaletxeko Areto Nagusian bildu ziren berriro ere, bertan izan ziren Hank Jones (Jaialdiak omenaldia egin zion Donostiako Jazzaldia Saria emanez), Yosuke Yamashita, Aki Takase, Shirley Scott eta Chano Domínguez piano-jotzaileak.
Programazioa borobiltzeko kalean eta klubetan jazz emanaldiak, Josemari Alemán Amundarain-ek marraztutako musikarien karikaturen erakusketa bat eta bideo proiekzioak eskaini ziren. Zilbor Hestea aurkeztu zen ere, Jazzaldiaren enkarguz Iñaki Salvador piano-jotzaileak produzitutako eta jazz-a eta euskal musika nahasten dituen projektu interesgarria.
Klik bakarrean
Jazzaldia iruditan
Kartela
31. Jazzaldia 1996 kartela.