Udaletxeko obrak zirela eta ezinezkoa izan zen inaugurazioko Jazz Band Ball-a eta terrazako kontzertuak bertan eskaintzea, aldiz, Okendo Enparantzan eskenatoki alternatibo bat antolatu zen, oso harrera ona izan zuen, batez ere The New Orleans Spiritualettes-ek eskeinitako bi gospel kontzertuetan.

Tornado Brass Band.
Tornado Brass Band.

Balantzea

Aurreko edizioan baino jendetza gehiago bildu zen eta eguraldi onak egitarauaren arrakasta areagotu zuen. The Manhattan Transfer-ek bildu zuen jendetza gehien, lehen atalean Joshua Redman lagun zuelarik. Tito Puente, Nicholas Payton, Milt Jackson-Hank Jones All Stars eta Steve Coleman Afrocuba de Matanzas-ekin eskainitako emanaldietara jende mordoa bildu zen ere. Jazzaldiari amaiera emateko kontzertu bakar eta nabarmena: ehun urte betetzen zituen Donostiako Orfeoiak Echoes of Ellington Jazz Orchestra lagun zuela Duke Ellington-en Kontzertu Sakratuak interpretatu zituen.

Tete Montoliu-k bere kontzertua bertan behera utzi behar izan zuen, gaixo zegoela eta, aste gutxitara bere heriotzak jazz-aren lagun guztiak goibeldu zituen. Bere hutsunea betetzeko bi bikote bikain etorri ziren: Benny Green Ray Drummond-ekin eta Hank Jones Nicholas Payton-ekin. Bertan izan ziren ere Danilo Pérez bakarlari moduan eta Diana Krall-ek, hirukotean, eskainitako kontzertuak.

Jazz-a hiriko txoko guztietara iritsi zen, Tornado Brass Band-en eskutik, baita itsasora ere: Jazzaldiaren Untzia egunero abiatzen zen Kontxako badian zehar Saint Gabriel’s Celestial Brass Band untziratuta zuelarik.

Jazzaldia webgunea estreinatu zuen Interneten (www.jazzaldia.com), jazzaldiari buruzko informazio guztiarekin. Bestalde, lau jazzaldi euskaldunak (Getxo, Gasteiz, Baiona eta Donostia) promozio kanpaina bat egin zuten, Eusko Jaurlaritza eta Akitaniako Kontseiluaren laguntzaz. Aurkezpenak Bartzelona, Madril, Burdeos, Paris, Londres eta New York-en burutu ziren.

Klik bakarrean

Jazzaldia iruditan

Kartela

32. Jazzaldia 1997 kartela.

32. Jazzaldia 1997 kartela.