Jazzaldia hurbildu ahala ikusmina goraka zihoan, aurreko egunetako sarrera-salmenta erritmoak erakusten zuen bezala.

Udaletxeko terraza.
Udaletxeko terraza.

Balantzea

Jazz Band Ball-a berreskuratzea izan zen –Alderdi Ederreko obrak zirela eta, aurreko urtean ez baitzen ospatzerik izan- ekitaldi honetako puntu erakargarrienetako bat, eta musikari apartak ekarri ziren saio horretarako: Blues Brothers Band, John Mayall & The Bluesbreakers, eta Jimmy McGriff-Hank Crawford Quartet, beste batzuen artean. Sekulako arrakasta izan zuen, ez baita ahaztu behar 5.500 pertsona pasa zirela udaletxean instalatutako agertokietatik.

Trinitate Enparantzan kalitate handiko kontzertuak eskaini ziren, Chick Corearen emanalditik hasita, eta hain zuzen ere, artista horri eman zitzaion 98ko Donostiako Jazzaldiaren saria. George Colemanek bere saxoaren indarra erakutsi zuen, Maria Joaok entzule asko harritu zituen, Abbey Lincolnek jendea hunkitu zuen eta Abdullah Ibrahimek inpresionauta utzi zituen ikus-entzuleak, pieza bakar batean oinarritutako joaldi instimista batekin.

Udaletxeko Pleno Aretoan piano hutsezko kontzertu bikainak eman ziren: Harol Mabernek eta Randy Westonek jo zuten. Udaletxeko terrazan, berriz, doako kontzertuak eskaini ziren, baina ez horregatik kalitate gutxiagokoak, han jo zuen, esate baterako, Phil Woodsek bere Big Bandarekin.

Donostiako Udaleko Gazteria Departamentuarekin batera antolatutako Gazztejazz saila izan zen ekitaldiko berrikuntza nagusia. Gainera, hiru tailer antolatu ziren (arte urbanoa, DJ eta dantza) eta onarpen handia izan zuten gazteen artean. Gazztejazzeko kontzertuek aurreikuspen guztiak txiki utzi zituzten. Doako sarrerak eta musika eskaera desberdinek erakarrita, gutxienez 10.500 pertsona pasa ziren udaletxetik. Espainiako hip-hopeko talde puntakoenek jo zuten (Los Verdaderos Kreyentes del Hip Hop eta El Club de los Poetas Violentos), baina entzungai izan ziren baita ere, José Luis Gutiérrezen jazz bikaina eta Tribal Jam talde frantsesaren erritmo dantzagarriak.

Golden Gate Quartet-ek abestu behar zuen azken kontzertuan baina bertan behera utzi zuten bira, Orlandus Wilsonen gaixotasuna zela eta. Hilabete gutxira hil zen, Lavelle-Jerome Van Jones Quartet-ek bete zuen Golden Gate Quarteten tokia, eta emanaldi gustagarria iruditu zitzaien Victoria Eugenia Antzokia gainezka bete zuten ikus-entzuleei.

Klik bakarrean

Jazzaldia iruditan

Kartela

33. Jazzaldia 1998 kartela.

33. Jazzaldia 1998 kartela.