2008
150.000 ikusle izan dira, gutxi gora behera, 43. Heineken Jazzaldiak Donostian eskeini dituen ia 100 kontzertuetan.

43. Heineken Jazzaldia
Jende gehien bildu duten kontzertuak Zurriolako hondartzako Agertoki Berdekoak izan dira, ahalegina, non Bobby McFerrin Donostiako Orfeoiarekin, Caravan Palace, Gerald Toto, Richard Bona eta Lokua Kanzaren hirukotea, The Waifs, Benjamin Biolay, The Mungolian Jet Set, Kings of Convenience, Hocus Pocus, Asa, Signa eta DaPuntoBeat ikusi ditugun.
Kursaaleko Auditorioan, aurtengo izen handiek publikoa liluratu dute, Keith Jarrett dotoretik hasita, Paolo Conte, Diana Krall eta Return to Forever-ekin jarraituz, eta amaitzeko, Liza Minnelli pletoriko baten kontzertuarekin.
Ortodoxoagoa deitu dezakegun jazz-ak bete du Kursaal-eko Ganbera Aretoa, eta oroimenerako utzi ditu zenbait aparteko kontzertu, horien artean Ahmad Jamal-ena (2008ko Donostiako Jazzaldia Saria), David Murray, Dianne Reeves, Kenny Barron, Jean Luc Ponty, Soft Machine Legacy, eta Anthony Braxton esperimentatzailea. Heineken Jazzaldia izan da uda honetan Braxton programatu duen jazzaldi europar bakarra.
Victoria Eugenia Antzokia erabilera askoko gunea bilakatu da: arretaz entzuteko balio du, eta baita dantza egiteko, eserlekuak kendu eta plataforma batekin ordezkatzen direnean. Johnny Winter, Maceo Parker, Steve Coleman, Defunkt eta Bugge Wesseltoft izan dira hemen izarrak. Ideia berritzaile bat ere izan da: Bertsoa & Jazza, non bost jazzeko musikari euskaldun lau bertsolariekin batu ziren.
Aurtengo beste berrikuntza bat izan da Gaubira, egunsentira arte irekita, eta mota askotako jarduerak eskeini dituena: antzerkia (Jean-Louis Trintignant), dantza (Lucía Lacarra Tokyo-ko Asami Maki Ballet-arekin, Duke Ellington Ballet-a aurkezten Roland Petit-en koreografiarekin), breakdance, eta musika asko, dudarik gabe.
Gaubiraren proposamen arriskutsu eta berriena zen Open Mike-a, gau osoan zehar irekita egon zen mikrofonoa. Edozeinek hartu zezakeen parte, baldintza bakarrarekin: lehenago izena ematea. Emaitza zeharo aberatsa izan zen: rock, blues eta ska taldeak egon ziren, musika brasildarrekoak, eta baita ere Donostian kebab jatetxe bat duen pakistandar bat, zeinek bere herrialdeko musika klasikoa erakutsi zuen.
Zurriolako hondartza eta Kursaal-eko terrazak jendez beteta egon dira egunero, giro hobezinak, eguraldi onak (bigarren eguneko galerna kenduta), eta kalitatezko programazioak erakarrita. Marc Ribot, Frank Wess, Stefano di Battista, Kate McGarry, Pyeng Threadgill, Musica Nuda, Linx & Wissels, Till Brönner eta Jimi Hendrix-en musikaren berregitea, Doran, Stucky, Studer eta Tacuma musikariekin. Ezin ahaztu bertako hamar taldeak, Euskal Herrian egiten den jazz-aren kalitate handiaren froga eman dutenak.
Klik bakarrean
Kartela
43. Jazzaldia 2008 kartela.