Donostiako Jazzaldiaren baitan burutzen den Txikijazz jaialdia uztailaren 22tik 26ra izango da eta familiei zuzendutako 4 doako kontzertu eskainiko ditu Kursaaleko terrazetan.

2026.06.26
 © Lolo Vasco

Kursaaleko terrazek hartuko dute jaialdi honen programazio nabarmenena. Gainera, bi kontzertu-tailer izango dira San Martin Merkatuan, FNACen eskutik. 

Familientzako jaialdi honek kartel erakargarria aurkezten du. Bertan, ahots handiak izango dira protagonista —Noa Lur, Ines Goñi eta Amaya Decaudin— eta arituko diren taldeek —Jazz for Children eta Mississipi Queen & The Wet Dogs tartean— dantzan jarriko dute publikoa. Proposamen osagarri gisa kontzertu guztiek tailerrak eskainiko dituzte gai desberdinak lantzeko, kontzertu bakoitza baino ordubete lehenago, eta adin-tarte desberdinei zuzenduta egongo dira.

Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen 2013an. Familiek eta haurrek musikaz eta arteaz gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu.

Jaialdia haurrekin aisialdia pasatzeko beste era bat bilatzen duten gurasoengan dago pentsatua. Etorkizuneko publikoa musika-formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukera amaigabeen jakitun.