Donostiako Jazzaldia uztailaren 19tik 27ra izango da eta 88 kontzertu eskainiko ditu 12 agertokitan

2025.06.18
Lolo Vasco

Donostiako Jazzaldiak 60 edizio betetzen ditu eta ospatzeko 88 kontzertu eskainiko ditu 12 agertoki ikusgarritan. Donostia, aurten ere, musikaz blai eta jai giroz gainezka egongo da uztailaren 19tik 27ra.

51 kontzertu doakoak izango dira, 31 tokiko artistenak, 5 familientzat izango dira Txikijazzaren hamahirugarren edizioaren barruan, 8 JazzEñeren hamaikagarren ediziokoak, 8 hondartzan —Keler Gunea—, 23 Kursaaleko terrazetan —Frigo Gunea eta Fnac Gunea—, 6 Chillida Lekun emango direnak, bat Irungo San Juan plazan, beste bat Maria Cristina hotelean...

Artista handiak izango dira Kursaaleko terrazetan (Frigo Gunea eta Fnac Gunea): Naïssam Jalal, Minyo Crusaders, Pete Roth Trio featuring Bill Bruford, Patax, The Amy Winehose Band, Jessie Gordon Quintet, Pianoforte, JazzyBIT...

Euskal taldeen 31 kontzertu 60 Jazzaldian

2025eko Tokiko Taldeak hautatzeko prozesuaren ondoren, 10 talde izango ditugu aurten ere: Thomas Camille, Biper Swing, Ura Duo, Suite Seda, Eneko Diéguez Quartet, Alma Seben, FEMMM & Band, Velasquartet, Soul Cream eta La Quinta Planta.

Los Diversos, Paul San Martín & Itziar Yagüe, Triz Quintet eta Irati Bilbaok, eta 12 DJk osatzen dute tokiko partaidetza.

13 Txikijazz

Txikijazzaren 13. edizioa uztailaren 22tik 27ra garatuko da. Familiek musikaz eta arteaz gozatu bitartean partekatu eta ikasteko gunea da hau, eta hiru agertoki izango ditu: Kutxa Fundazioa Tabakaleran, Chillida Leku, eta Fnac Gunea Kursaaleko terrazetan.

Donostiako Jazzaldia Saria

Jazzaldian parte hartzen duten artistei ematen zaizkie Donostiako Jazzaldia Sariak, musikaren arloan egin duten ibilbidea aitortzeko ez ezik, musikarien hainbat belaunaldirentzat erreferente bihurtu direlako ere. Edizio honetan hiru sari banatuko dira: