Amaiera ikusgarria Krall, Peirani, Truffaz eta Lizanarekin
Diana Krall izango da Kursaaleko azken kontzertuko protagonista, Truffaz eta Lizana Miles Davisekin gogoratu dira eta Vincent Peiranik bi kontzertu eskainiko ditu gaur.
Gaurko programazioa Vincent Peiranirekin hasiko da Skoda San Telmo Museoan, Émile Parisienekin batera emango duen goizeko kontzertuan. Victoria Eugeniako itxiera ekitaldia Louis Sclavis eta bere boskotearen esku egongo da.
Chillida Lekun, Enrico Tomassok eta Ignasi Gonzalezek kontzertu intimoa eskainiko dute Zabalaga baserrian. Bien bitartean, Txikijazzaren itxiera jendetsua izango da Mississippi Queen & The Wet Dogs taldearekin.
Arratsaldean, berriz, Diana Krallen kontzertua izango da, Kursaal jendez gainezka egongo da, jazz garaikideko musikari ezagun eta maitatuenetako bati entzuteko irrikaz.
Kursaaleko terrazetan hitzordu interesgarriak: Erromintxelak, Iñar Sastre, Thalatha, Four Clovers...
Eta 61. Jazzaldia amaitzeko, Vincent Peiraniren bigarren kontzertua izango da, boskote formatuan, Trinitate plazan. Ondoren, Erik Truffaz eta Antonio Lizana buru dituen New Sketches of Spain proposamena, Miles Davisi ezarritako bigarren tributua jaialdia ixteko.