2025
Jazzaldian ezinbesteko hitzordua da Txikijazza, familiarteko giroan musikara hurbiltzen diren haurrei eskainitako zikloa. Uztailaren 22 eta 27a bitartean bost kontzertu izan dira lau agertokitan, eta horietan ere tailerrak eskaini dira: Kutxa Fundazioa Tabakalera Plazan, Chillida Lekun, Fnac Gunean eta Fnac Forumean (San Martin Merkatua)
Kalitate handiko 5 kontzertu zoragarri eta adin tarte desberdinei zuzendutako tailer ugari programatu ziren, sormena elikatzeko eta familian musikaz gozatzeko helburuarekin. Kontzertu guztiak doakoak izan ziren, Chillida Lekun programatutakoak izan ezik.
Azpimarragarriena, sortutako giroa, gurasoek musikarekiko duten errespetua eta, batez ere, txikienen gozamena.
Balantzea
Uztailaren 23an, asteazkenean, Old School Funky Family talde frantziarrak ireki zuen jaialdia Kutxa Fundazioan. Egokia izan zen kontzertua Tabakalerako Plaza zabalagora eramatea.
Uztailaren 24an, ostegunean, musika nagusitu zen Irati Bilbaoren kontzertu batekin. Ahots gazteak Kutxa Fundazioko publikoa liluratu zuen.
Uztailaren 25ean, ostirala, Txikijazza Chillida Lekura lekualdatu zen, Maushaus eta Kukutras Taldearen tailerrez eta musika onaz gozatzeko ingurune ezin hobea. Oraingo honetan Claire Martin Quartet izan zen txikijazzaleak dantzan jarri zituen taldea.
Uztailaren 26an, larunbata, Arima Soul taldearen txanda izan zen. Kontzertu gozamena espazio magiko batean. Lidia Insaustik eta Mikel Makalak "euskal soularekin" gozatu arazi zuten publikoa.
Azkenik, uztailaren 27an, igandea, Txikijazz Kursaaleko terrazetara itzuli zen, agertokirik jendetsuena. Luxuzko edizio baten ginga The Amy Winehouse Bandek jarri zuen.
Laburbilduz, musikaz eta sorkuntzaz gozatzeko bost egun izan ziren.
Datu batzuk
- 4 agertoki: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera, 0 solairua), Chillida Leku, Fnac Gunea eta Fnac Foruma (San Martin Merkatua)
- 5 kontzertu eta 7 tailer