2024
Familiei zuzendutako jaialdiaren 12. edizioa uztailaren 24tik 28ra bitartean egin zen, eta hiru agertoki izan zituen: Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera 4. solairua), Chillida Leku eta Fnac Gunea, Kursaalean.
Kalitate handiko 5 kontzertu zoragarri eta adin tarte desberdinei zuzendutako tailer ugari programatu ziren, sormena elikatzeko eta familian musikaz gozatzeko helburuarekin. Kontzertu guztiak doakoak izan ziren, Chillida Lekun programatutakoak izan ezik.
Azpimarragarriena, sortutako giroa, gurasoek musikarekiko duten errespetua eta, batez ere, txikienen gozamena.
Balantzea
Uztailaren 24ean, asteazkenean, Itziar Yagüek ireki zuen jaialdia jendez gainezka zegoen Kutxa Fundazioa Plazan. Paul San Martín (pianoa), Fran Serrano (kontrabaxua) eta Martí Elías (bateria) izan zituen lagun.
Uztailaren 25an, ostegunean, musika nagusitu zen Noa & The Hell Drinkers taldearen kontzertuarekin. Halaber, Chillida Lekuren ingurune xarmagarria nota eta erritmoz bete zen 12:30ean eta Maushausek eta La Niña Bonitak eskainitako tailerrekin loratu zen sormena.
Uztailaren 26ean, ostiralean, berriz ere Kutxa Fundazioa Plazan, Txikijazzen aski ezaguna den Swingtronics-en txanda izan zen. Madonna, Amy Winehouse eta Michael Jackson musikarien klasiko handietan oinarritutako emanaldia eskainiko zuen Swingtronicsek, Jazz, Bossa eta Swing doinuetara egokituta.
Uztailaren 27an, larunbatean, goizeko jazza Chillida Lekura itzuli zen Carole Alston eta bere taldearen eskutik. Kontzertu gozamena espazio magiko batean.
Azkenik, uztailaren 28an, igandean, Txikijazza Kursaaletako terrazetara itzuli zen, egun berotsu batean. LKutxa Fundazioan Les Cuisinieres taldearen eta Garberan Amaika Ruderen kontzertuarekin amaitu zen astea.
Por último, el domingo 28 de julio Txikijazz regresó a las terrazas del Kursaal en un día caluroso. Luxuzko edizio baten ginga Elkano Browning Cream-ek jarri zuen. Mikel Azpirozek gidatutako taldeak txikienentzat pentsatutako kontzertua eskaini zuen.
Laburbilduz, musikaz eta sorkuntzaz gozatzeko bost egun izan ziren.
Datu batzuk
- 3 agertoki, Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera 4. solairua), Chillida Leku eta Fnac Gunea
- 5 kontzertu eta 7 tailer.