2022
Txikijazzaren 10.edizioa 2022ko uztailaren 21etik 25era izan zen eta 9 kontzertu ta 15 tailer antolatu ziren. Jarduerak lau agertokitan egin ziren: Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur plaza, Chillida Leku, Garbera eta Fnac Gunea.
Arima Soul, Carla Sevilla, Swigtronics, Lucia Fumero, Les Fous, The International Classic Jazz All Stars, Sharon Clark eta Travellin’ Brothers Taldeak izan ziren 2022ko jaialdiko protagonistak.
Balantzea
Jaialdia uztailaren 21ean, ianuguratu zen. Garberan, bertaratutkoaek Arinma Soul Taldearen kontzertuaz gozatu zuten eta txikienek berriz artearen mundua arakatzeko aukera izan zuten Milbbyk eskainitako akuarela tailerrean. Bestalde, Kutxa Kultura Tabakaleran, esperientzia paregabea izan zen The International Classic Jazz All Stars taldearekin eta beste hainbat tailerrekin.
Uzatailaren 22an, jaialdiak musika eta sormen gehiagorekin jarraitu zuen. Garberan, jendeak Carla Sevillaren talentuaz gozatu zuen eta Milbbyk eskainitako tailerrean, parte-hartzaleek scrapbooking-a ikertu zuten. Kutxa Kultur Tabakaleran, agertokia piztu zen Shanon Clareken kontzertuarekin eta ikusleak berarekin batera abesten eta txalotzen hasi ziren giro polita sortuz.
Uztailaren 23a energiaz betetako eguna izan zen. Garberan, Swingtronicsen kontzertuak swing munduan murgiltzeko irrikaz zegoen jendetza erakarri zuen. Bitartean, Milbbyren tailerrean, parte-hartzaileek beren ilustrazio-trebetasunak aztertu zituen.
Uztailaren 24an, Garberan Lucia Fumeroren kontzertu hunkigarriaz gozatu zuten ikusleek. Chillda Lekun, berriz, giroa elektrizitatez kargatu zen Travellin’ Brothersen kontzertu indartsuarekin. Talde horrek publiko osoa zutik jarri zuen, eta etengabe dantzan aritu ziren amaierara arte.
Azken egunean, uztailare 25ean, Garberan eta Kutxa Kultur Tabakaleran jarraitu zuen jaialdiak. Garberan Les Foud taldearen kontzeruaz disfrutatu zuten bertaratutakoek eta txikienek La Niña Bonitak eat El Saloncito Pop Up-ek egindako tailerrez gozatu zuten. Kutxa Kultur Tabakaleran Swgintronisen kontzertuak jaialdia itxi zuen.
Laburbilduz, hamargarren edizio biribila. Beste kapitulu bat jaialdi honen historian, jazzarekiko eta kulturarekiko maitasunaren inguruan adin guztietako pertsonak batzen dituen jaialdia.
Datu batzuk
- 4 agertoki, Kutxa Kultur Plaza de la Fundación Kutxa, Chillida Leku, Garbera eta Fnac Gunea.
- 9 kontzertu eta 15 tailer.
Klik bakarrean
-
Txikijazzaren egitarauaEgitaraua ikusi
-
Txikijazz iruditanIkusi Flickren