2021
Txikijazzaren 9.edizioa uztailaren 22tik 25era egin zen, eta aste polita izan zen familia osoarentzat. Jarduerak bi egun hauetan egin ziren: GUUK Gunea eta Kutxa Kultur Tabakalera.
Balantzea
Jaildia uztailaren 22an hasi zen Hollywood Band Kids taldearen emanaldiarekin GUUK Gunean. Talentu gaztez osatutako taldeak bere energia eta freskotasunarekin alaitu zuen publikoa, giro bizi eta familiarra sortuz. Jende asko hurbildu zen ospakizurena, espazio guztia betez.
Uztailaren 23an, Kutxa Kultur Tabakaleran Swingtronicsen kontzetua izan zen, familia osoarentzat musika proposamen paregabea. Bertaratutakoak Swingtronicsen erritmo eta soinu dantzagarrietan murgildu ziren, giro atsegina sortuz.
Uztailaren 24an, GUUK gunea izan zen berriz ere jaialdiaren agertoki nagusia, oraingoan Ghost Number taldearen emanaldiarekin. Taldeak publikoaren gozamenerako doinu eta erritmo dibertigarriez betetako kontzertua eskaini zuen. Lehen egunean bezala, sarrera doakoa izan zen edukiera bete arte, eta, berriz ere egon zen jendez gainezka.
Jaialdia uztailaren 25ean amaitu zen beste ekitaldi batekin Kutxa Kultur Tabakaleran, oraingoan Oreka TX-Koklea aurkeztuz. Oreka TX-Kokletak, euskal instrumentu tradizionalen estiloarekin, jaialdiari amaiera ezin hobea eman zion, oroitzapen atsegina utziz.
Laburbilduz, Txikijazzen 9.edizioak bertaratutako guztiei zapore gozoa utzi zien.
Klik bakarrean
-
Txikijazzaren egitarauaEgitaraua ikusi
-
Txikijazz iruditanIkusi Flickren