2014
Txikijazzaren 2.edizioa uztailaren 25etik 27ra izan zen eta familiek eta haurrek musikaz eta arteaz gozatzeko aukera paregabea izan zen. Jarduerak hainbat agertokitan egin ziren: Zurriola terraza, Frigo terraza, Fnac Karpa eta Kursaal Floyerra.
Balantzea
Uztailaren 25a guztu guztietarako jardueran egon ziren. Zurriola terrazan, Joseba Irazoki bikain aritu zen One Man Band bakarako emanaldiarekin, eta Jostamendi Jolasgunean, berriz, jolas-jarduera sorta bat eskeini zen bertaratutako guztientzat. Geroago, René Marie Quartetek bere jazz hunkigarriarekin bete zuen giroa.
Frigo terrazan, Maus Hausen tailerrean txikienek instrumentu-kaxa sortu zuten, eta hala arkitekturaren eta musikaren soinu-aukerak aztertu zituzten. Bestalde, Lacunza gunean dantza eta jazza fusionatu ziren txikientzako jazz dantza saioa eskeiniz.
Gainera, haurrak Fnac Kids Klubeko perkusio-tailer dibertigarri batean murgildu ziren, eta Kursaaleko Floyer-ean, berriz, musikaren zaletuek DJ mundua arakatu zuten belaunaldi berriko mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten aplikazio berrien bitartez.
Uztailaren 26an, dibertsioak hiriko hainbat tokitan jarraitu zuen. Zurriola terrazan, Rock-aren historiaren eta bere ikonoen errepasoa egin zuten 80ko hamarkadatik hasi eta gaur egunera arte. Josamendi Jolasgunean, berriz, jolas-jarduera ugari eskaini ziren.
Frigo terrazan, Crearte guneak gainezka egin zuen bertaratutako guztientzat eskainitako sormenezko jarduerekin. Gainera, Lacunza gunean dantza saioa egon zen Donosti Lyndy Hop elkarteko kideekin.
Bestalde, Fnac Kids Klubera gerturatu zirenak musika detektibe joko zirraragarri batean murgildu ziren.
Uztailaren 27an, progrmazioak familian gozatzeko aukera gehiagorekin jarraitu zuen. Zurriola terrazan, Mac Jearak Pedagogic Concert bat eskini zuen, txikientzako musika esperientzia hezitzailea.
Fnac Kids Kluban haurrek oso ondo pasa zuten monitore baten laguntzaz funky korografia bat sortuz.
Laburbilduz, Txikijazzaren 2.edizioa tailerrez eta musikaz beteriko jaialdia izan zen.
Klik bakarrean
Kartela

02. Txikijazz 2014 kartela.