White Carters
2026 uztailak 25 • 18:30
Xabier Aguado (tronpeta), Izan Quintela (saxo tenorra), Oier Alberdi (gitarra), Iker Toribio (gitarra), Cristina Pascual (baxu elektrikoa), Ager Alzola (bateria, ahotsak), Alejandra Bartolomé (ahotsa)
White Carters taldea 2023 urtearen amaieran sortu zen Musikeneko ikasgeletan. Zenbait ikaslek funk-talde bat sortzea erabaki zuten, aretoetan, tabernetan, jaialdietan, gaztetxeetan eta abarretan beren abestiak jendearekin partekatzeko helburuarekin.
2025ean eskaini zituzten kontzertuen artean, Gernikako Lekuek jaialdiko, Logroñoko RioJazz jaialdiko eta Urduñako Musikaren Asteko emanaldiak azpimarra daitezke. 2026 urteari begira, uda hasi aurretik lehen EPa ateratzeko asmoa dute.