Suite Seda
2025 uztailak 25 • 18:30

Aimar Alonso (saxoa, koruak, sintetizadorea), Luca Grassi (gitarra, ahotsa), Asier Eraña (baxua, koruak), David Cid (pianoa), Xabier Aguado (tronpeta), Ager Alzola (bateria)
2023az geroztik funk estilotsua egiten diharduen talde donostiarra da Suite Seda. Bere musikak funka berpizten du, ukitu modernoarekin eta nortasunez beteriko letrek lagunduta. Haiek dioten bezala, “Funka, zetaz jantzita ere, Suitean geratzen da”.
2025ean diskoa aurkeztuko dute, eta dagoeneko 2 single dituzte argitaratuta: “Paranoia Funk” eta “Nassage”. Suite Seda Donostiako Dabadaban eta Bilboko Cotton Club eta Rocket Bilbao aretoetan aritua da, baita Musika Parkean bezalako jaialdietan ere.