Los Diversos
2025 uztailak 27 • 17:30

Simón Ezquiaga (abeslari konpositorea), Alvaro Polo (handpan eta metalofonoak), Jon Ander (bateria), Xabier Solano (dantzaria), Rafael Ruiz de Garibay (abeslaria), Nora Rodiño (abeslaria), Alberto Pérez (pianoa, gitarra), Beñat Lopez (baxua), Yamel Romero (saxofoia, perkusioa, musika-zuzendaria)
Los Diversos musika talde bat baino askoz gehiago da: asmoen adierazpen bat da. Desgaitasuna duten eta ez duten pertsonek osatzen dute, eta musikaren botere eraldatzailea partekatzeko, estigmak apurtzeko eta aniztasuna sorkuntza artistikoaren motor gisa ospatzeko nahitik sortua da.
Taldea tailer musikal inklusiboetatik sortu zen, non ardatz diren adierazpen askea, emozioa eta elkarri entzutea. Taldekide bakoitzak bere berezitasuna ekartzen du, eta aniztasun horretan sortzen da, hain zuzen ere, taldearen indarra: talentuaren, sormenaren eta giza loturaren uztartze joria, zintzoa eta ahalmentsua.
Beren proposamen artistikoan Jazzak, inprobisazioak, erritmoak eta emozioak bat egiten dute. Beren emanaldietan, adimena zabaltzera gonbidatzen gaituzte, gure aurreiritziak atzean uztera, eta soinu-bidaia batean gozatzera, musika, bizitza bezala, diferentzietako bakoitzarekin aberasten dela gogora ekartzeko.