2025 uztailak 24 • 12:00

Kutxa Fundazioa (Tabakalera Plaza, 0 solairua)

60 minutu

 © Pablo Bueno

OHAR GARRANTZITSUA 

Kontzertu hau Txikijazz jaialdiaren baitan burutuko da, haurrei zuzendutako emanaldia. Haurrek dute lehentasuna

Mikel Nuñez (pianoa), Aitor Bravo (bateria), Josu Izagirre (kontrabaxua), Irati Bilbao (ahotsa)

Lau urteko itxaronaldi luzearen ondoren, Euskal Herrian Jazzaren ahotsa den Irati Bilbaok bere bigarren diskoa aurkezten du, Bloom, Begin bere aurreko lan bikainak sortutako itxaropenak gainditzen dituena. Lan hauei esker azken aldian Jazz eszenaren barruan sortu den irudi garrantzitsuenetako eta proiekzio handienetakodun abeslaria bilakatu da.

Jazz klasikoaren eremuetatik maisuki ibiltzen den artista honen luzapen eta eboluzioa da Bloom, inprobisazioa eta scat-a bere bandera izanik beste elementu eta eragin batzuetara ere hurbiltzeko. Bilbaok berak sinatutako abesti moderno eta gaur-gaurkoagoak standard klasikoekin batera era bikainean osatzen dute elkar.

Kritikak, prentsa espezializatuak eta publikoak goraipatua, estatu mailako Jazz jaialdi eta klub onenetan aritu da. Jazz klasikoan sakon errotuta, errepertorioak musika espektru handia hartzen du eragin moderno eta garaikideagoak dituzten proposamenak mimo eta sentsibilitate handiz moldatutako jazz estandarrekin osatuz. Iragana eta oraina batzen dituen kontzertua.

Tailerra: Jazz instrumentuak eta murala zuzenean, Kolorenea

Laguntzailea

Kutxa Fundazioa