DJ Sessions 3
2025 uztailak 25 • 18:00

Hiru sesio egongo dira:
18:00 - The Beltza Weekend All Star DJs
19:30 - DLC KULTUR: Chica Tequila & Maisa Covaleda
22:00 - Budin
THE BELTZA WEEKEND ALL STAR DJS
Beltza Weekendeko planeten konstelazioak dj kabinetan ospe handien duten astronautetako bi bidali ditu izarren ekitaldi honetara. Sr Lobok, bere basakeria eta screamerrerako pasioarekin, eta Xabi Beltzak, goren mailako soularekin, goia joko dute Beltza Weekend espazio-ontzian.
DLC KULTUR: CHICA TEQUILA & MAISA COVALEDA
La Chica Tequila
Biniloen bildumagilea eta 60ko hamarkadako erritmo tropikalekin maitemindua!!
Iruñeko Tremenco & DLC KULTUR kolektiboko kidea.
Bere Latin, Northern Soul & Funk saioetan atsedenik gabe dantzan jartzen du publikoa!!
Abagune honetarako Boogaloo eta soul dibertigarriena jarriko ditu abian. Ez du inor axolagabe utziko!!
Maisa Covaleda
Maisa Covaleda kolonbiar jatorriko diziplina anitzeko artista da, kuradorea eta kudeatzaile sozial eta kulturala. Duela 25 urtez geroztik Nafarroan bizi da. Bere praktikak artea, musika eta kudeaketa komunitarioa uztartzen ditu, hainbat lurralde ameroiberikotan kultura eta sare soziala suspertu dituzten proiektuekin, memoria, lurraldea eta sorkuntza kolektiboaren arteko loturak ardatz hartuta.
Budin
Martín Armendáriz aka Budin. DJ nafar ospetsua eta biniloen bildumagile nekaezina 30 urtez baino gehiagoz. Hainbat kolektibotako kidea, tartean DLC Kultur, Tremenco Surco, Mambo Fango, Global Funk... Bere soinu gogokoenak: Jazz, Rhythm & Blues, Soul, Funk, Latin, Boogaloo, Cumbia,... Bere etiketa, “Only Vinyl”.