2026 uztailak 24 • 18:00

Nauticool

Hiru saio izango dira:

18:00 - Jazzatik: DJ Makala feat. Lidia Insausti (Zarautz)

19:30 - Olibia, Blonde In Flames & Iñigo Art (Donostia)

22:00 - Fonki Cheff (Castellón)

Jazzatik: DJ Makala feat. Lidia Insausti

Jazzatik Mikel Makala DJ eta musika aztoratzaile beteranoaren sormen-unibertsoan orbitatzen duen azken proiektuetako bat da. Proposamen honetan, musikariak hainbat modutara esploratzen du jazz klasikoarekiko eta garaikidearekiko bere grina. Oraingoan, euskal musikariak eta Lidia Insausti abeslari donostiarrak, biak Arima Soul proiektuaren sortzaileak eta bertako kideak, jazzik onenaz betetako saio paregabea eskainiko dute. DJak kontu handiz aukeratutako eta Lidiaren ahots bikainarekin berrinterpretatutako hautaketa izango da.

Olibia, Blonde In Flames & Iñigo Art

Olibia

Biniloen bildumagile eta hautatzaile honek 60ko eta 70eko sustrai beltzeko soul, funk eta rhythm & blues soinuetan jarri du gogoa. Bere saioetan erritmoa, indarra eta underground espiritua uztartzen ditu, beti dantzara bideratuak. Gaur egun, hilero DJ topaketa bat antolatzen du Donostian, Revolution45 izenekoa, eta azkenaldian, besteak beste, Ebroclub, Beltza Weekend, Andoaingo Rock Festibala eta Los Rastros de Júpiter ekitaldietan parte hartu du.

Blonde In Flames

Julius E. Green handiak eman zion Blonde In Flames izena, eta txikitatik izan da musikazalea. Gogoko ditu 50eko eta 60ko hamarkadetako soul eta rhythm & blues soinuak. Dantzagarriak diren erritmoen bila ibiltzen da, eta 1,2,3 kolektiboaren sortzailea da. Bere diskoak Donostiako taberna eta klubetan ipini izan ditu, bai eta Mojo Working jaialdian eta 2014ko Jazzaldian ere.

Iñigo Art

Donostiako eszenan urtetan landutako ibilbidea du. Bere maletina gustu onaren eta erritmo dotoreen artxibo bizia da. Gaur egun Kaioako (Egia) bermut saioen eta Teoremako (Gros) ilunabarren antolatzaileetako bat da. Generoez haratago, bere zigilu pertsonalak musika-hautaketa aparta eta inor geldirik ez uzteko intuizioa dira.

Fonki Cheff

Fonki Cheff DJ bat da, turntablista eta binilo bildumagile ezaguna, jatorriz Benicarló herrikoa (Castelló). 25 urtetik gorako ibilbidea du, biniloaren kulturako erreferente gisa finkatu da, bereziki 7’’-ko singleak (45 RPM) bakarrik erabiliz egindako saio teknikoengatik. Bere saio eklektikoetan maisutasun handiz uztartzen ditu, besteak beste, funk, boogaloo, cumbia, reggae, hip-hop eta disco estiloak. Fonki Cheffek Espainian eta Europan, areto, klub eta jaialdietan, egin ohi ditu saioak. Duela gutxi, arrakastaz amaitu du Mexikon, Estatu Batuetan, Japonian… zehar egin duen bira luzea. Plataforma digitaletan YouTubeko bere kanalagatik nabarmentzen da, 144 mila harpidedun baino gehiagorekin eta milioika erreprodukziotik gorako saioekin.