2026 uztailak 23 • 18:00

Nauticool

Hiru sesio egongo dira:

18:00 - Estrella Electrónica & Txuck Turner (Bilbo)

19:30 - Don Funkfarron (Madril)

22:00 - Afrodisia Club DJ (Andaluzia)

Estrella Electrónica

Goitizen horren atzean Olatz Arrese dago, DJa, binileroa eta musikazale amorratua, oso aktiboa Bilboko egungo ekosistema musikalean. Bere errepertorio zabalak, besteak beste, jazz, soul, funk, hip hop, boogaloo edo cumbia generoak uztartzen ditu.

Estrella Electronicak dotoreziaz aukeratzen ditu bere binilo-bilduman dituen bitxi ederrak. Bere saioek dantzatzeko moduko soinuak izaten dituzte ezaugarri, eta publikoa liluratzen duen energia oso positiboa jariatzen dute.

Txuck Turner 

Musikari bilbotarra musikazale handia da. Duela 20 urte baino gehiago hasi zuen DJ ibilbidea. Hip Hoparen DJ kulturan hasi zen, eta unibertso musikal berriak ezagutzeko jakin-mina izan du beti. Hainbat estilo sakontzen joan da, hala nola funk, jazz, soul, hip hop, boogaloo eta salsa.

Don Funkfarron

Don Funkfarron (Cristian L. Muñoz) Madrilgo DJ, musika-hautatzaile eta dibulgatzaile bat da, eta, besteak beste, soul, rhythm & blues, funk eta disco generoetan espezializatuta dago. Enlace Funk aldizkari espezializatu ezaguneko ohiko kolaboratzailea da, eta Golpes de Beat podcastaren arduraduna. Laster argitaratuko da liburu formatuan, Espainiako disco-funk musikaren historiari buruzko bere lana.

Afrodisia Club DJ

Duela hamarkada batzuetatik hona, Afrodisia, zalantzarik gabe, klub erreferentea da Granadan afrikar sustraiko erritmoak eta jazz, funk, soul, afrobeat, latin, disko eta halako soinuak maite dituztenentzat. Bertako saioak Isidro Sánchezek, Sr. Lobezno izenez ere ezaguna denak, soinu horietan Espainiako DJ ospetsuenetako bat denak, lideratzen ditu. Horrez gainera, ohiko kolaboratzailea da Radio 3 irratiko Sateli3 saioan, Los Danceflooramas izeneko bere atalari esker.