DJ Sessions 1
2025 uztailak 23 • 18:00

Hiru sesio egongo dira:
18:00 - Arima Soul System: Lidia Insausti & DJ Makala
19:30 - Jazzatik: DJ Makala & Alex “Sax” Haro
22:00 - DJ Makala
Arima Soul System: Lidia Insausti & DJ Makala
Arima Soul 2020an Zarautzen jaiotako proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitzek, Makala eta/edo DJ Makala izenez ezagunak, eta Lidia Insausti abeslariak sortua. Beren proposamenak Soul, Funk, R&B, Disco eta Jazz-Groove estiloak uztartzen ditu. Proiektua oso malgua da zuzenekoetan, hau da, formatu posible asko hartzen ditu, eta horietako bat da Arima Soul System izeneko duoa: DJ Makala beteranoak musika-oinarriak ipintzen ditu eta Lidia Insaustik gainetik abesten du maisutasunez. Beren zuzenekoetan errepertorio propioa eta klasikoak nahasten dituzte, baita goresten duten musikaren bitxikeriak ere publikoaren gozamenerako.
Jazzatik: DJ Makala & Alex “Sax” Haro
Jazzatik Gipuzkoako plataforma/kolektibo bat da, DJ Makalak bultzatua. Jazz garaikidean espezializatutako podcast musikal bat da gainera, Entzun FM ataritik ematen dena. Egun berezi honetarako euskal DJak abangoardiako Jazz hautaketa bat egingo du, Musikenen lizentziatutako musikari alacantar Alex Haro saxoan lagun duela.
DJ MAKALA
Mikel Unzurrunzaga Schmitz, Makala eta/edo DJ Makala izenez ezagunagoa, Zarautzen dago ezarria. Musikari, remixer, ekoizle eta ekitaldien sustatzaile hau DJ eta irratiko lokutore lanetan dabil 90eko hamarkadaz geroztik.