DJ Estrella Electrónica & Txuck Turner
2026 uztailak 23 • 22:15
Estrella Electrónica
Goitizen horren atzean Olatz Arrese dago, DJa, binileroa eta musikazale amorratua, oso aktiboa Bilboko egungo ekosistema musikalean. Bere errepertorio zabalak, besteak beste, jazz, soul, funk, hip hop, boogaloo edo cumbia generoak uztartzen ditu.
Estrella Electronicak dotoreziaz aukeratzen ditu bere binilo-bilduman dituen bitxi ederrak. Bere saioek dantzatzeko moduko soinuak izaten dituzte ezaugarri, eta publikoa liluratzen duen energia oso positiboa jariatzen dute.
Txuck Turner
Musikari bilbotarra musikazale handia da. Duela 20 urte baino gehiago hasi zuen DJ ibilbidea. Hip Hoparen DJ kulturan hasi zen, eta unibertso musikal berriak ezagutzeko jakin-mina izan du beti. Hainbat estilo sakontzen joan da, hala nola funk, jazz, soul, hip hop, boogaloo eta salsa.