Jazzaldiak arrakasta handia izan du 2025ean, eta berriz ere, erakutsi du Europako jazz jaialdirik garrantzitsuenetako eta sendoenetako bat dela. Bertaratze masiboa izan da, nahiz eta eguraldiak uneka lagundu ez. Guztira, 179.180 pertsona bertaratu dira eta maila handiko programazioaz gozatu ahal izan dute espazio enblematikoetan. Kultur eskaintza paregabea eta kalitate handikoa izan da aurtengoa.

60 Jazzaldia - Keler Gunea - Bulego (©Lolo Vasco)
60 Jazzaldia - Keler Gunea - Bulego (©Lolo Vasco)

Jazzaldiak 60 urte sasoi betean

Doako 52 kontzertuek 158.700 lagun bildu dituzte eta ordainpekoek 20.480. Sarrerak 40 herrialdetatik erosi dira: Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Alemania, Herbehereak, Suitza, Portugal, Erresuma Batua, Australia, Irlanda, Hungaria... 17 kontzertutan agortu dira eserlekuak, zenbakitutako sarrera guztien % 99,03 saldu da. "Sold out" kartela jarri dugu Trinitate Plazako 4 kontzertuetan, Kutxabank Kursaal Auditorioko 5 kontzertuetatik 3tan, Škoda San Telmo Museoko 5 kontzertuetatik 3tan, FCC Victoria Eugenia Antzokiko 5 kontzertuetan, Chillida Lekuko Zabalaga baserrian izan ziren bi kontzertuetako batean eta María Cristina Hotelean egin zen ekitaldian.

 Aurtengo edizioaren kalitate musikala bikaina izan da, artista handiak, bertako eta nazioarteko izarrak, hasten ari diren musikariak eta aniztasun estilistiko izugarria... Jazzaldiaren historia luzean geratuko diren une gogoangarriak: Kurt Ellingen ahots paregabea, Dee Dee Bridgewaterren magnetismoa eta sentimendua, hiru kontzertu eskaini zituen Marc Ribot handiaren gitarra-erregistro barietatea, Holland eta Potterren perfekzio musikala, Yerai Cortésen pasioa eta “duendea”, Jamie Cullumen freskotasuna eta sinpatia kutsakorra, The Beach Boys taldearen abesti arrakastatsuen errepertorio paregabea Mike Love buru zutela, Anariren intentsitate poetikoa, Donostiako Jazzaldia saria jaso zuen Bill Bruford bateria-jotzailearen maisutasuna, Minyo Crusadersen benetakotasun dibertigarria, Bulegoren arrakasta adin guztietako zaletuetan Keler Gunean…

Jaialdiak publikoaren erantzuna nabarmendu eta eskertu du, kontzertu guztietara masiboki joateaz gain, aurten ere portaera bikainarekin eta inolako gorabeherarik gabe joan delako. Jazzaldian, hiria musikaz eta jazzez bete da, jai eta ospakizun giroz.

Datu batzuk

  • 8 kontzertu eman ditugu streaming bidez.
  • 50.145 jarraitzaile sare sozialetan.
  • Webgunearen erabilera azken 30 egunetan: 57.400 erabiltzaile, 515.000 bisita, 1.350.000 ekitaldi.2´19″ batez besteko interakzio-denbora
  • Webgunearen erabilera azken 12 hilabetetan: 110.000 erabiltzaile, 875.000 bisita, 2.240.000 ekitaldi.2´06″ batez besteko interakzio-denbora.

Klik bakarrean

Kartela

Cartel 58 Jazzaldia 2023 (autor: Roskow).

59. Jazzaldia 2024 kartela (egilea: Detritus).

Jazzaldia. Irudi Bidaia

Uztailaren 11n inauguratu zen, San Telmo Museoan, Lolo Vascok komisaritatutako erakusketa Jazzaldiaren 60. edizioa ospatzeko. Lolo Vascok 26 urte daramatza Jazzaldiaren argazkilari ofiziala izaten. 211 argazki, emozioz eta oroitzapenez betetako bidaia bisual batetik garamatzatenak. Erakusketa, doakoa, irailaren 28ra arte egongo da zabalik.