1968
Balantzea
Donostiako Jazzaldiaren ospea Europa guztira hedatzen ari zen eta ondorioz amateur-lehiaketako talde-kopurua asko igo zen: hemezortziraino, eta horiez gain lehiaketatik kanpo jo zuten beste bi talde.
Profesionalen bi emanaldi izan ziren. Lehenengoan Milt Buckner buru zuen boskote batek jo zuen. Bigarrenean, bakarka jo zuten Eddie Boyd eta Memphis Slim pianojoleek eta ondoren Johnny Griffin saxofoijolea igo zen oholtzara Milt Buckner-en banda lagun zuela.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi