Amateurren lehiaketan oinarritua jarraitzen zuen Jazzaldiak. Artean ez zen aurrekonturik profesional famatuak ekartzeko, baina urte honetako kartela (Joe Turner, Sammy Price, Slam Stewart, Jo Jones, Candy Johnson, Stephane Grappelli) ez zen baztertzekoa.

Trinitate Plaza.
Trinitate Plaza.

Balantzea

Bi sari ezarri ziren maila bakoitzean (jazz klasikoa eta jazz modernoa), lehenengoa 15.000 pezetakoa eta bigarrena 10.000koa. Bakarlari onenaren saria eta arrakastarena, entzuleek bozkatua, bostna mila pezetakoak ziren.

“Lege lehorra” ezarri zen Trinitate Enparantzan eta harekin amaitu ziren Jazzaldiaren hasierako urteetan prentsak aipatzen zituen botila-ardoen harat-honatak. Bestalde, jam session direlakoak eta entsegu irekiak eskaintzen hasi ziren, Drugstore diskotekan, hain zuzen.

Klik bakarrean

Kartela

06. Jazzaldia 1971 kartela.

06. Jazzaldia 1971 kartela.