1972
Balantzea
Lehiaketaren araudian beste aldaketa bat egin zen, oraingoan lehen sari bana ezartzeko lau estilo-mailatan: tradizionala, middle, modernoa eta free. Laurogei eskatzaile baino gehiagoren artetik 16 talde hautatzea ez zen batere erraza izan, maila handia baitzuten askok.
Jazz-gosea geroz eta handiagoa zen. Newcastle Big Band-ek hondartzaraino eraman zuen bere musika, han zeudenen sorpresarako. Udaletxe azpian eskaintzen ziren jam saioak goizeko ordu txikietan amaitzen ziren.
Tete Montoliu pianojole katalana amerikar ospetsuekin batera agertu zen karteletan (Wild Bill Davis, Floyd Smith, Chris Columbus, Al Grey, Eddie “Cleanhead” Vinson, Bill Coleman), eta erakutsi zuen kalitatearekin argi utzi zuen ez zela alferrikakoa atzerrian zuen fama.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi