Chick Corearen kontzertuak Jazzaldiaren historiako entzule-errekorra ezarri zuen 14.000 ikus-entzulerekin. Gainerakoetan ere sarrera handiak izan ziren, guztira 46.000 osatu arte.

Al Grey.
Al Grey.

Balantzea

Belodromo inguruetan, egunero izaten ziren jende eta auto-ilara handiak. Ateetatik hurbil txosnak jartzen zituzten jaki eta edariekin, eta barruan festa-giroa nabarmena zen: musikarien arteko itxaronaldietan puxikekin jolas eginez olgatzen ziren, eskuz-esku pasatzen zirelarik harmailen alde batetik besteraino.

Ez zegoen zalantzarik, Jazzaldia modan zegoen, eta baziren horretarako arrazoiak: hasteko, ez zegoen antzeko beste eskaintzarik (Gasteizko Jazzaldia artean lehen urratsetan zen, Donostiakoaren arrakastak markatutako ildoari jarraitzen ziola); bigarren, Woodstock-ekoa bezalako gazte-bilera handiak imitatu nahi zituen jendeak; eta hirugarren, eskaintza kulturala, oro har, urria zen. Handik urte batzutara aurkakoa gertatuko zen, non hautatua ugari eta gazteek denerako dirurik ez.

Ehundaka gazte iristen ziren motxilak bizkarrean zituztela, tokirik ezlekuenetatik. Gazte horientzat ostatua atondu beharra izan zen, Belodromotik hurbil zegoen frontoi estali bat aprobetxatuz. “Mila izarreko hotela” deitu zioten berehala. 1986ra arte funtzionatu zuen, ordurako Jazzaldiaren gazte-biltoki izaera modaz pasa baitzen.

Chick Corearenaz gain, historian zehar Jazzaldia jarraitu duten zale askok, beste kontzertu gogoangarri bat gordetzen dute oroimenean: Art Pepper eta Woody Shaw-k eman zutena bakoitzak bere taldearekin. Pepper-en azkeneko kontzertuetakoa izan zen, handik urtebete baino lehenago hil baitzen.

IZ etxea diskoak grabatzen hasi zen lehiaketan parte hartzen zuten talde amateurren hautaketa batekin. Eta 80. hamarkadako ia Jazzaldi guztietan errepikatu zen hori.

Klik bakarrean

Jazzaldia iruditan

Kartela

16. Jazzaldia 1981 kartela.

16. Jazzaldia 1981 kartela.