Balantzea

The Modern Jazz Quartet-en dotoretasuna, Toshiko Akiyoshi eta Lew Tabackin-en Big Band-aren elkar-ulertzea eta Marsalis anaien kalitatearen egiaztapena izan ziren ekitalde honetako ohar aipagarrienak.

Dolarraren igoera ikusgarriak buruko min ederrak sortu zizkien antolatzaileei. Mirariak egin behar izan zituzten prezioei ahalik eta merkeen eusteko. Emanaldi guztietarako abonua 2.400 pta. kostatzen zen.

Belodromokoaz aparte, esparru txikiago batean programatu zen Duke Jordan-en kontzertua: Antzoki Zaharrean; argazki-lehiaketa baterako deia egin zen; Arthur Bernstein-ek gitarra elektriko ikastaro bat eman zuen; eta aurreko urtean hasitako jazzari buruzko hitzaldiek jarraipena izan zuten.

Nazioarteko eta euskal lehiaketako sariak banatu zituen epaimahaiaren buru musikari handi bat izan zen: Tete Montoliu.

Klik bakarrean

Kartela

17. Jazzaldia 1982 kartela.

17. Jazzaldia 1982 kartela.