1984
Oso egitarau bariatua eta ikusmin handia Miles Davis ikusteko. Gusto guztietarako jazza izan zen, Illinois Jacquet buru zuten Texas Tenors-en klasikotik hasi, eta Weather Report-en fusion-eraino, Ron Carter eta Jim Hallen samurtasun akustikotik pasatuz. Bluesa ere izan zen espezialitate honetako erregearen eskutik, B.B. King.
Balantzea
Diotenez Miles Davis nahiko umore txarrean iritsi zen, baina eszenatokian moketa zegoela ikusi zuenean animatu egin omen zen. Entzuleek Davis eta gainerako musikarien hurbileko xehetasunak ikusi ahal izan zituzten Belodromoan instalatutako bideo-pantaila erraldoiei esker.
Amateur-lehiaketan berrikuntza bat: denek batera emanaldi bakar batean jo ordez, bakarka jo zuten, profesionalen emanaldien aurretik. Epaimahaiko buru musikari handiak izendatzeko ohiturari jarraiki, oraingoan Vlady Basen txanda izan zen.
Ekintza paraleloek jendearen aldetik erantzun ona izaten jarraitzen zuten: hitzaldiak, filmeak eta Boulevardean jazza arratsaldetan.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi