1988
Ekitaldi honetan desagertu zen, hasiera-hasieratik, Donostiako Jazzaldiaren ezaugarri izan zen lehiaketa. Aurrekontua doitu beharra zegoen eta lehiaketa geroz eta garestiago ateratzen zen; parte hartzen zuten taldeak maila handikoak ziren eta amateurismo kontzeptua galdua zen ordurako.
Balantzea
Ordainetan, zazpi egun programatu zituzten antolatzaileek lehen mailako instrumentistekin: Lester Bowie, Wynton Marsalis, Gerry Mulligan, Art Blakey, Dizzy Gillespie, Mel Lewis, Carlos Santana, Wayne Shorter, Jan Garbarek… Prentsa espezializatuak goraipatu zuen arrakasta artistikoa, baina entzuleek ez zuten erantzun espero zitekeen bezala. Argi zegoen, joanak ziren jende-pilaketa handien garaiak.
Hiriko zenbait tabernatako jam-saioetan egundoko giroa sortu zen. Jende asko eta musikarien joan-etorri etengabeak lokal batetik bestera, talderik bariatuenak osatuz.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi