1989
Balantzea
1988ko ekitaldian entzule gutxiago izanak defizit garrantzitsua ekarri zuen ondorio gisa. Donostiako Udalak, galerak gutxitzeko itxaropenarekin, Jazzaldiaren antolamendua promotore pribatu baten esku uztea erabaki zuen.
Hautatutako enpresak, Tiburón Concerts, jaialdi misto baten aukera egin zuen. Montreux-koaren antzera, jazzaz gain, hurbileko beste musika-mota batzuk ere onartuko zituen jaialdia, alegia.
Horregatik agertzen dira urte horretako egitarauan, Desmond Dekker, Johnny Clegg, Wim Mertens (ateratzear zuen diskoaren aurrerapen bat egin zuen Donostian), eta Bosco, Veloso eta Gilberto brasildarrak bezalako musikariak. Saltsa ere izan zen (Rubén Blades), bluesa (Robert Cray) eta erakargarritasun komertzial handiko talde bat (Manhattan Transfer).
Jazza ere izan zen, jakina, (Stanley Jordan, Ramsey Lewis, The Lounge Lizards eta Bob Berg & Randy Brecker Quintet), baina egitarau osoaren barruan gutxi nabarmentzen zen.
Bi esparru erabili ziren, Trinitate Enparantza eta Belodromoa.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi