1990
Balantzea
Urteurren biribil honetan, historiako Jazzaldirik luzeena antolatu zen (bederatzi egun), eta Victoria Eugenia eta Belodromoaren artean banatu ziren kontzertuak.
Programazioak aurreko urtean baino protagonismo handiagoa eman zion jazzari, aurrez Donostian izanak ziren figura ospetsuak ekarri baitziren, baina jazza ez zen musika ere programatu zen.
Ray Charles, Dizzy Gillespie, B.B. King eta Miles Davis izan ziren karteleko izar distiratsuenak, nahiz eta Tete Montoliu, Horace Silver eta Marcus Roberts ere ez ziren atzean gelditzen.
Joe Zawinul eta Wayne Shorter-ek saio berean jo zuten bakarka, bakoitzak bere taldearekin. Hala ere, saioaren azkenean, batera jo zuten pieza bat, hiru urte lehenago hildako, Jaco Pastorius, taldekide izandakoaren omenetan.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi