1993
Balantzea
Aurreko urteko harrera ona ikusirik, Batzorde Antolatzaileak ildo beretik jarraitzea erabaki zuen. Irekierako Jazz Band Ball-aren jai-izaera indartu egin zuten New Orleanseko zenbait banda ekarrita eta jazzaren sorleku hartako jaki tipikoak zerbitzatu ziren: jambalaya, gumbo eta crawfish.
Lehen mailako artistak izan ziren kontzertu nagusietan: Elvin Jones, Don Pullen, Etta James, Charlie Haden, John McLaughlin, Art Ensemble of Chicago, Joshua Redman… Horiez gain, musikari latindarren ordezkaritza batek (Danilo Perez, David Sanchez eta Gonzalo Rubalcaba) Dizzy Gillespieri omenaldia egin zioten, honen argazki handi bat eszenatokian zela.
Zenbait ekintza paralelo ere gauzatu zen, horien artean kantu-mintegi bat eta jazzeko kartel-erakusketa. Oso giro ona lortu zen klubetako gaueko jam-saioetan.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi