Balantzea

Oso egitarau bariatua izan zen, hasierako Jazz Band Ball-etik hasita. Ekitaldi honetako proposamen gastronomikoa Texaseko barbakoa izan zen. Doc Cheatham beteranoak, zeini lehenbiziko Donostiako Jazzaldia Saria eskaini baitzitzaion, entzuleen bihotzak irabazi zituen erakutsi zuen sinpatia zela eta. Benny Green eta Benny Carter-ekin Duke Ellingtonen oroimenezko kontzertu bat eman zuen, honen heriotzaren hogeigarren urteurrena zela medio.

Zenbait musikari gaztek (Roy Hargrove, Joshua Redman, Steve Coleman), Trinitate Enparantzan jo zuten, ordurako ospe finkatua zuten beste batzuekin: Betty Carter, Paquito D’Rivera, eta Charlie Haden bere Liberation Music Orchestrarekin.

Ekintza paraleloen arloan berriz, jazzarekin harremana zuten Guinovart-en lanen erakusketa bat, Arthur Bernsteinek emandako inprobisazio-ikastaroa, hitzaldi eta bideo ziklo bat eta musika erruz kale eta klubetan.

Klik bakarrean

Kartela

29. Jazzaldia 1994 kartela.

29. Jazzaldia 1994 kartela.