1995
Urteurren biribila eta ekintza berri baten hasiera: piano hutsezko kontzertuak Udaletxeko Areto Nagusian. Instrumentista bikainak izan ziren esparru ezin hobe horretan.

Balantzea
Jacky Terrasson, Kenny Barron, Mulgrew Miller eta Iñaki Salvador izan ziren Jazzaldiaren atal berri honi hasiera emateko ardura izan zutenak.
Udaletxeko doako kontzertuak ugaldu egin ziren, eta kalitatezko musikariekin gainera, hala nola, Antonio Hart, edo Phil Woods eta “Cuadernos de Jazz” aldizkariari eskainitako jam-saioetan parte hartu zutenak. Klubetako gaueko egitarau zabalari eta marching band-aren ibilaldiei ere eutsi egin zitzaien, horrela etengabe jazza entzuteko aukera ematen zelarik.
Beste berrikuntza bat, hoteleko egonaldia, kontzertuetarako sarrerak eta beste zenbait ekintza osagarri biltzen zituen eskaintza turistikoa izan zen.
Jazz garaikideko musikari garrantzitsuak pasa ziren Trinitate Enparantzatik: Geri Allen, James Carter, Paul Motian, John Scofield eta Amina Claudine Myers. Hiru saxo altujole haundik (Phil Woods, Frank Morgan eta Gary Bartz) Charlie Parker-en omenezko kontzertua eman zuten, haren jaiotzaren 75. urtemugan.
Festa-buru gisa, B.B. King-ek jo eta abestu zuen ikusmin handiaren erdian. Azkeneko bi piezetan, Raimundo Amador gitarrajole flamenkoa igo zen oholtzara, bere azkeneko diskoan blues-aren erregea izan baitzuen kolaboratzaile. Trinitate Enparantza leporaino betea zegoen; entzule asko zegoen Urgull mendiaren hegietan eta Andre Mariaren elizako teilatura igota.
Hogeitamargarren ekitaldiaren urrezko amaiera izan zen. Donostiako Jazzaldia etorkizunari begira jarria zegoen. Ondorengo 30 urteei begira.
Klik bakarrean
Jazzaldia iruditan
Kartela
30. Jazzaldia 1995 kartela.