Balantzea oso ona izan zen, bai artisten mailari, bai entzule kopuruari dagokienez. Euria euri, ikusle kopurua 115.000 ingurukoa izan zen, 2010eko edizioko 106.000 pertsonak gaindituz.

BB King Agertoki Berdean (Argazkia: Lolo Vasco).
BB King Agertoki Berdean (Argazkia: Lolo Vasco).

46. Heineken Jazzaldia

San Telmo Museoa, 2011ko edizioko berrikuntza, arrakasta handikoa izan zen, bai programatutako kontzertuen kalitate aldetik, bai eta espazioaren egokitasunarengatik ere. Jan Garbarek & The Hilliard Ensemble, John Scofield, Lloyd Cole, Kristin Asbjørnsen, René Marie, Jan Bang eta Mostly Other People Do the Killing taldeak museoak eskaintzen dituen agertoki magikoetan (klaustroa, eliza eta ataria) aritu ziren.

Trinitate Plazako eta Kursaal Auditorioko kontzertuek ere goia jo zuten artisten kalitateari dagokionez; zaila da bakar batzuk nabarmentzea. Trinitate Plazan arrakasta handia lortu zuten Abdullah Ibrahim, John McLaughlin, Cyndi Lauper, Mavis Staples, Cassandra Wilson, Medeski, Martin & Wood + Soul Bop (Randy Brecker eta Bill Evans), Avishai Cohen baxu-jotzailea eta Tea for 3 tronpeta-jotzaile hirukoak (Dave Douglas, Enrico Rava y Avishai Cohen).

Auditorioan kontzertu apartak entzun ahal izan ziren Return to Forever IV, Toots Thielemans eta Hiromiren eskutik, azken hori Anthony Jackson eta Simon Phillips-ekin hirukoa osatuta.

Zirraragarria izan zen, halaber, Toots Thielemans musikari belgiarrak Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen unea. Sari hori 1994tik ematen die jaialdiak jazz munduko pertsona nabarmenei.

Zurriola Hondartzako, Kursaaleko Terrazetako eta Nauticooleko (Nautikoko Terrazak) doako kontzertuei dagokienean, nabarmentzekoa da B.B. King entzutera bertaratu zen jendetza (41.000 pertsona); baina Jackson Browne, Dawes, Chrystal Fighters, Cut Copy, Vivian Girls, Dean Wareham eta Staff Benda Bilili-k ere jende asko erakarri zuten, publiko gaztea, batez ere.

Halaber, Heineken Jazzaldiak etxeko jazz-aren alde egiten duen apustua baieztatu egin zen: bertako musikariez osatutako 25 taldek hartu zuten parte jaialdian.

Datu batzuk

  • Ikusle kopurua 115.000 ingurukoa izan zen.
  • 41.000 pertsona bertaratu ziren B.B. King entzutera.
  • Heineken Jazzaldiaren apustua euskal jazzaren garapenaren alde.

Klik bakarrean

Kartela

46. Jazzaldia 2011 kartela (egileak: Luna Costantini & Grace Mallea).

46. Jazzaldia 2011 kartela (egileak: Luna Costantini & Grace Mallea).